Benjaminak - Ezaugarri nagusiak nola landu
Alebinak
Ezaugarri nagusiak nola landu
- Neskak mutilak baino hobeak izatea normala da, saiatu behar
da garaipenari daukan garrantzia baino gehiago ez ematen mutilen
autoestima ez kaltetzeko.
- Nerabezaroko lotsak kentzeko joko ezberdinak egin ditzakete
ikus dezaten ez direla hain ezberdinak: Rodilloa, sardina joakoa
mutil eta neskak tartekatuz, mutilak baterian etzanda eta neskak
gainetik pasa flexioak egiten hankak banku baten gainean dituztela...
- Haurrek lateralitatea garatua dutenez, mota guztietako ariketak
egin bai esku trebearekin eta hain trebea ez denarekin: Paseak,
jaurtiketa, punteria jolasak...
- Haurrek oreka eta koordinazioa garatuagoak dituztenez mota
guztietako kirol, jolasak eta ariketak egin ditzakete: Jauziak,
trepatu, malabareak, borroka jokoak...
- Esfortzua mantentzeko gaitasuna dute, horregatik intentsitate
gehiago sartu daiteke joko jolasetan arau ezberdinak sartuz.
Denbora gutxitu tantoa egin ahal izateko, eremua txikitu, jokalari
kopurua gutxitu...
- Pentsamendu operazionala dute, hau lantzeko kirol eta joko
ezberdinetan egoera ezberdinak planteatu behar zaizkie hauek
era hoberenean konpondu ditzaten. Adib: Talde bati bakarrik
esan nola eraso egin eta bestea bilatu dezala era hoberen defendatzeko.
- Arauak azkar barneratzen dituztenez, aldagai eta arau berriak
sartu daitezke joko eta jolasetan, hauek era sinple eta argian
azaldu behar dira.
- Kritika ahalmena lantzeko, noizbehinka beraiek edo taldeak
egin dutenaren inguruan galdetzea da hoberena. Kontzientzia
baldin badute erantzungo dute eta ez badute, hurrengorako arreta
gehiago jarriko dute.
- Joko eta jolasek planteatzen dituzten arazoen aurrean mugimenduzko
irtenbidea bilatzen dute, hau gehiago lantzeko joko jolasei
arauak aldatuz egoerak zaildu egingo ditugu: Erasotzaile edo
defentsa kopuru handiago, eremu txikiagoa, pase kopuru mugatua...
- Maila Taktikoan: Begiraleak kirolaren edo jokoaren inguruko
taktika ezberdinak argi erakutsi.
- Maila Teknikoan: keinu teknikoa hobetzeko haurrari azalpen
argiak eman.
- Kooperazoioa eta elkarrekintza bultzatzen duten joko jolasak
egin. Edo jokoen arauak aldatuz hau bilatu. Adib: pase kopurua,
denek sartu behar dute gola, denek ikutu behar dute baloia...
- Arreta mantentzeko zailtasunak dituzte, ondorioz joko eta
arauak azaltzeko orduan: haurrak lurrean eseri, isilarazi ,
azalpen garbiak eta motzak eman, eta noizbehinka arauen inguruan
galderak egin.
- Begiraleek haurren intimitatea errespetatu egin behar dute,
ez egin galdera konprometiturik, gai konkreturen bat hitz egin
behar bada haur batekin, berarekin bakarrik hitz egin eta ez
talde guztiaren aurrean...
- Autoestimaren lantzeko begiralea haurraren puntu indartsuak
goraipatu egingo ditu eta puntu ahulak zuzentzen saiatuko da
beti ere haurra gutxietsi gabe.
- Begiralea taldearen irudia indartu egin behar du, haur guztiak
taldeko partaide direla sentiaraziz. Horrez gain, istiluak daudenean
berehala konpontzen saiatu, arazo handiagoan ez bihurtzeko.
Hau lantzeko noizbehika entrenamenduaz kanpo jarduera ezberdinak
antolatu daitezke: meriendak, partiduren bat ikustera joan....
- Haurrak autonomoak dira, hau lantzeko haurrei jokoaren barruan
aldaerak sartzeko proposatu daiteke.