Benjaminak - Ezaugarri hauen ondorioak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Benjaminak
Ezaugarri hauen ondorioak
  • Aipatu dugun bezala, gorputz mugimenduak hobetzen dira, baina hala ere, baloia hartzeko, menperatzeko, jaurtitzeko... arazoak izaten ditu.
  • Adin honetan haurren abiadura, indarra eta erresistentzia hobetuz doaz baina hauek ez dira espezifikoki landu behar oraindik beraien gihar, hezur, tendoiak etab. ahulak direlako
  • Albokotasuna edo lateralitatea lantzeko orduan, haurrek hauteman behar dute ariketa ezberdinak eginez zein den beraien esku eta hanka trebea.
  • Oreka eta Koordinazioa lantzeko garai aproposa da trebetasunak azkar bereganatzen dituztelako.
  • Malgutasun handia dute garai honetan haurrek, horregatik, ez da espezifikoki landu behar. Ohitura onak hartzen joateko landu daitezke noizbehinka
  • Haurrak esfortzua mantentzeko gai dira eta autoerregulatzen ikasten dauden arren begiraleak gainean egon behar du, askotan ez dakitelako noiz gelditu.
  • Bizitasun handiko garaia da haurrentzat eta gogotsu aritzen dira planteatzen zaizkien jardueretan
  • Jarduera jakinen garaian, haurrak joko sinbolikotik, (objektu, pertsonai eta jarreren imitazioak) araututako joko eta kiroletarantz jotzen du.
  • Arauak pixkanaka ulertzen ditu horregatik, garai honetan arau gutxi eta sinpleak ematen joan behar zaizkie eta pixkanaka arau konplexuzko jokoak erabili ahal izango ditugu.
  • Ikasteko eta praktikatzeko gogo handiak dituzte eta arreta handia jartzen dute horregatik momentu horiek aprobetxatu behar dira jokoen arauak eta ariketak ondo nola egiten diren azaldu eta beraiek ondo barneratzeko (beharrezkoa den denbora hartu arauak azaltzeko, horrela joko horren arauak ez dira berriro azaldu behar izango).
  • Orientazio arazoak ( denbora eta espazioaren pertzepzioa handitu arren, beti baloiaren arabera kokatzen da )
  • Maila teknikoan, begiraleak, ezingo ditu mugimendu teknikoen ekintzak landu, postuak bakarrik.
  • Maila taktikoan, haurrak arazoak izango ditu jokalarien elkarrekintzak ulertzeko.
AFEKTIBO - SOZIALAK
Laburpen taularako esteka
  • Elkarlanean aritzeko arazoak ( oso egozentrikoa da eta beti baloiaren jabetza du helburu)
  • Ez dira denbora luzean arreta mantentzeko gai horregatik, berehala hitz egiten hasi eta despistatzen dira. Ondorioz ez dira jokoaren arauez enteratzen.
  • Pertsona helduarekiko errespetua dute, horregatik begiralea kontuz eta zentzuz aritu beharko du, haurrentzako erreferentzi puntu bat delako.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra