Benjaminak - Ezaugarri nagusiak nola landu

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Benjaminak
Ezaugarri nagusiak nola landu
  • Gorputz mugimenduak hobetuz doaz (abiadura, indarra eta erresistentzia pixkana hobetuz doazelako) eta hauek gehiago garatzeko ez gera kirol bakar batetara mugatu behar, haurrak ahalik eta esperientzia motor ugarienak izan behar ditu eta ahalik eta joko eta kirol gehienak probatu. Kontutan izan kirol batetik bestera trebetasunak transferitu egiten direla.
  • Albokotasuna edo lateralitatea: Haurrak mota guztietako jaurtiketak, paseak, sarrerak etab. burutuko dituen jarduerak burutu behar ditu, haurrak bakarrik hauteman behar du zein den bere alde ona. (jarduera ezberdinetan haurrei esku edo hanka trebea edo ez trebea erabiltzeko esan baina ez eskuina edo ezkerra zeren batzuentzat eskuina trebea dena beste batzuentzat ezkerra izan daiteke).
  • Oreka eta koordinazioa lantzeko mota guztietako ariketak egin daitezke; mota guztietako ihausiak, malabareak, trepatu, punteria, mota guztietako materiala erabili, borroka kirol ezberdinak eta edozein kirol eta jolas landu.
  • Haurrak esfortzua mantentzeko gaitasuna garatzen doaz eta autoerregulatzen ikasten, hala ere begiraleak gainean egon behar du, nekatuta daudela ikustean, atezain jarriz edo ura edatera bidaliz etab...
  • Haurrak gogotsu aritzen dira joko- jolas gehienetan horregatik ahalik eta aktiboen ibiltzeko, ilarak eta talde handiak ekidingo ditugu, haurra denbora gehien mugimenduan eta jolasten egon dadin.
  • Arauak barneratzen hasten dira haurrak, horregatik hauek oso sinpleak eta errazak izan behar dute. Hauek azaltzeko beharrezkoa den denbora hartu horrela ez dira berriro azaldu behar izango. Kirol zehatzetako arauak pixkana barneratzen joan, errazenetatik hasi eta zailetara joaz. Hauek errazago barneratzeko joko ezberdinei kirol horretako arauak sartuz landu daiteke.(eskubaloirako adibidez, harrapaketa batean zenbait eremutan ezin daiteke sartu, sartu ezkero harrapatzaile).
  • Orientazio arazoak lantzeko, mota askotako ariketak landu daitezke, joko ezberdinetan arau ezberdinak sartuz, espazio eta denbora pertzepzioa landu egiten dute konturatu gabe.(Adib: 10 pase jokoaren bitartez, espazioan desmarkatzen eta defendatzen ikasten dute eta puntu bat lortzeko minutu bat ematen badiete ba denboraren pertzepzioa ere lantzen dute). Hauek lantzeko aldagaiak: Pase kopurua, espazio debekatuak, pasatu beharreko espazioa, berdinak ezin du gola sartu, baloia denek ukitzea, ate mota ezberdinak (uztailan sartu, konoa ukitu, bankuaren azpitik sartu,.) pertsona ezberdinek pertsona berdinari 4 pase egin gola sartzeko, zelaian eremuak jarri, zelaia handitu edo txikitu.
AFEKTIBO - SOZIALAK
Laburpen taularako esteka
  • Haurra egozentrikoa da garai honetan, honek bi zentzutan lan egitera eramaten gaitu: alde batetik; haurra egozentrikoa da eta bera eta bere ekintzetaz arduratzen da gehien, horregatik trebetasun psikomotoreak lantzeko garai aproposa da (koordinazioa, oreka.), hauek lantzeko, zirkuitu ezberdinak egin daitezke non mota guztietako ariketak jarri daitezken. Beste alde batetik, haurrak sozializatzen hasi behar du eta ikusi eta ikasi behar du kirol eta jolasetan ez dagoela bakarrik. Horregatik elkarrekintza bultzatu egin behar da. Horretarako kirol eta jolasetan arau ezberdinak jarri daitezke; pase kopurua, denek ukitu behar dute baloia, denek sartu behar dute gola...
  • Haurren arreta lortzeko, lehenbiziko gauza denak lurrean begiralearen inguruan esertzea eta isilik egotea da. Ondoren azalpen argia eta ahalik eta motzena ematea eta noizbehinka haurrei galderak egitea jokoaren inguruan, horrela adi egotea behartzen zaie.
  • Haurrek pertsona helduarekiko errespetua dute horregatik begiraleen ekintzak erreferentziak dira beraientzako. Haur guztiak modu berean tratatu behar dira, ondo hitz egin, haurrak errespetuz tratatu...
  • Haurrek izaera alaia dute,oso aktiboak dira eta jolasteko gogoa dute etengabe. Haurrak geldirik egon ez daitezen joko- jolas egokiak planteatu: Ilarak ekidin, talde txikiak egin, Aspertzen hasten direnean jokoz aldatu.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra