Kadeteak - Prestaketa fisikoa - Adibide praktikoak
Kadeteak
Prestaketa fisikoa > Adibide praktikoak >
Espezifikoa
Indarra lantzeko
saioa
Beroketa
- 8 minutuz lasterketa lasaia.
- 10 minutuz gorputzeko atal ezberdinen luzaketak.
- 5 minutuz mugimendu artikularrak ( intentsitate gutxienekoetatik
handiagokoetara ).
- Baloiak kanpora 10´.
Atal nagusia
- 3 ariketa hauek 3 serietan egingo dira, serie bakoitzean eraso
eta defentsa lanak eginez. (Guztira 35 minutu inguru):
- - Erasotzaile bat defentsarengana hurreratzen jaurtiketa
bat simulatuz, 6 metrotako marran honen gainera salto egiten
du eta honek 9 metrotaraino ateratzen du iztarretatik helduta.
4 altxaldi.
- - Defentsa batek erasotzailea 9 metrotara atera behar
du bi besoekin bultzatuz.
- - 1kg baloiarekin 5 jaurtiketa jarraian 9 metrotako marran
salto eginik. 4 aldiz.
- Baloi normalekin era eta distantzi ezberdinetatik jaurtiketak
egingo ditugu. (10 minutu).
- 7vs7ko partida normala. Gola jasotzen duen taldeak 3 sentadila
egin beharko ditu. Aldatzen joan: flexioak, abdominalak...2x10´.
Lasaitasunera itzulera
- Penalti jaurtiketak + 10 minutuz.
- Luzaketak binaka.