Kadeteak - Prestaketa fisikoaren garapena jolas bidez - Adibide praktikoak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Kadeteak
Prestaketa fisikoaren garapena jolas bidez > Adibide praktikoak > Espezifikoa
Abiadura lantzeko saioa

Beroketa
  • 5 minutuz lasterketa lasaia.
  • 10 minutuz gorputzeko atal ezberdinen luzaketak.
  • Katua eta xagua.10´.

Atal nagusia
  • Bikoteka paseak eginez "orain esatean" baloidunak baloia lekuan utzi eta kontraerasora aterako da urrutien dagoen aterantz. Baloigabeak ahalik eta azkarren besteak utzitako baloia hartu eta besteari pase luze bat egin beharko dio. (5').
  • Txuri - Beltz jolasa baloiarekin (7') (binkulazioa).
  • Bi taldetan banatuta, zelaiaren alde bakoitzean talde bat (diagonalean). Atezainak baloi bat aterako dio kontraerasoan aterako den lehenengoari.
  • Honek baloia hartu eta jaurtiketa bat egingo dio beste atezainari, momentu honetan beste ilarako lehenengoa irtengo da korrika berdina egitera eta aurretik jaurti duena azken hau defendatzera iritsi beharko da, hemen amaituz bere lana. Atezaina jokoan dagoen baloia erabiltzen saiatuko da baina batzuk gertu utzi beharko ditu badaezbada. (4 minutuko 2 serie).
  • 10 paseen jokoa egingo dugu serie bidez, banakako defentsa derrigorrezkoa izango da zelai guztian eta minutu bateko serieak egingo ditugu. 2X2n aurka ariko dira 6mko marra barruan. Jokalari kopuruaren arabera aldatuko da serie kopurua baina 4-6 izan beharko dira.
  • Atezainak berotu ilara batean jarriaz (5')
  • 1X1en aurka, bi defentsa alternatzen joango dira jokalari guztiak behin defenditu arte. (15')
  • 2X2 Bi eraso talde egongo dira, ezker lateral eta extremoan talde bat, eta eskubian bestea. Bi aldeak defenditu behar ditu bikote berdinak, alternatiboki, ahalik eta azkarren joanda alde batetik bestera defentsa bakoitza eta gero. Bikote bakoitzak 4 defentsa egin beharko ditu jarraian. (15')
  • 4X4 erdiko zonan (extremorik gabe), eraso arauak mugatuz ( bi pibotetara sartu beharra, gurutzaketa bat erasoa hasteko.

Lasaitasunera itzulera
  • Pulso gitanoa: Binaka hanka baten gainean egonda eta esku batetik helduta, bestearen oreka gal arazi behar da bakoitzaren oreka galdu gabe. (5').
  • Luzaketak (10').

© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra