Kadeteak
Prestaketa fisikoa > Adibide praktikoak >
Espezifikoa
Lehen esan bezala, saio baten edukin bakarra
ezin da gaitasun batean zentratu, hau da, saio osoan ez dira indarra
lantzeko ariketak egin behar soilik, gihardurak ez lukeelako erantzun
egokia emango. Beraz, hemen aurkeztuko ditugun saioak gaitasun batera
zuzenduak egongo dira, baina beraietan gaitasun hau lantzen ez duten
ariketak aurkituko dituzue.
Prestaketa fisiko orokorra egin eta gero sartuko gara prestaketa fisiko
espezifikoan. Hemen lortu nahiko duguna izango da aurretik garatutako
gaitasunak gure kirolera eta honen mugimenduetara egokitzea. Prestaketa
espezifikoan joko errealarekin zerikusia duten egoerak planteatuko ditugu
gure gaitasun hauen hobetzea eman dadin. Denboraldian zehar gehien erabiliko
den prestaketa fisiko mota da, urtean zehar geldialdiak egonez gero
(oporrak...) orokorrarekin tartekatzen joango ginateke.