Alde batetik beroketa orokorra deitzen
duguna: Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo
dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo
nagusiak aktibatzea. Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:
- Korrika saioa: Gorputzaren tenperatura igotzeko
modu egokiena korrika saio bat egitea da.
- Malgutasun ariketak: Malgutasun ariketen
bidez, gorputz osoko giharrak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria
da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik
hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda, ukalondo
eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak
landuaz.
- Giltzaduren mugikortasun ariketak: ariketa
hauen bidez gorputzaren gihar eta giltzadurak berotzen saiatuko
gara, ariketen intentsitatea gutxinaka igoaz.