Nola eta Zer entrenatu - Saioaren egitura - Lasaitasunera itzulera

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Nola eta Zer entrenatu
Saioaren egitura > Lasaitasunera itzulera
Atal honen bidez, zati nagusian egindako esfortzuaren ondorioz izandako nekea gutxinaka jeistea eta hurrengo saioetarako errekuperazioa erreztea bilatzen da. Beraz, hemen egiten diren ariketen intentsitate maila ez da oso altua, giharra estres egoeratik atera eta lasaitasun egoera batetara egokituz joan dadin; giharren uzkurdura maila gutxitzea bilatzen da eta era berean aurrez egindako ariketek giharren inguruan sortutako substantzi soberakinak bertatik ateratzea.

Beraz, atal honetan egin daitezkeen jarduerak hauek izan daitezke: punteria, oreka... bezalako intentsitate baxuko jolasak; malgutasun ariketak ( luzaketak ), hauek egiten diren bitartean, taldearen konfidantza eta motibazioa areagotzeko txarlak burutu daitezkeelarik, baita saioaren garapenaren ingurukoak ere; lasterketa jarraia.

© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra