Jokoak / ariketak / Jarduerak - Sarrera

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Jokoak / ariketak / Jarduerak
Sarrera eta helburuak
Hemen aurkitzen diren jokoak helburu nagusien arabera daude sailkatuak, hala ere, horrek ez du esan nahi arlo horiek bakarrik lantzeko balio dutenik, horrela jaurtiketa lantzea helburu nagusitzat duen joko batek baloiaren harrera ere landu dezake nahiz eta maila txikiago batean eta horregatik ez da harreraren helburuan sailkatu.

Joko konbinazioak areagotu egiten dira joko bakoitzak dituen aldaeren ondorioz, aldaera hauek jokoetan ematen dituzten aldaketak ez daude sailkatuak, horrela balitz joko bakoitza maila guztietan sartzea posible izango baitzen.

Kualitate fisikoak infantil eta kadete mailetan daude landuak, hala ere, bertan jarritako jokoak benjamin eta alebinetan ere beste helburu batzuk lantzeko erabil daitezke, eta horrela daude sailkatuak. Adibidez "pañuelito atezainarekin" jokoak, infantilentzat abiadura lantzeko balio dezake eta alebin eta benjaminetan jaurtiketa lantzeko.

Kategoria bakoitzari dagozkion helburuak eta joko bakoitzari ezarritakoak, ez datoz guztiz bat jokoenak zehatzagoak direlako. Hauek hartuta lortuko da transferentzi egoki baten bidez kategoria bakoitzean finkatu diren helburu nagusiak lortzea.

Jokoen deskribapenean jarritako azalpen bideoak kirolari helduekin grabatu dira. Honen arrazoia hurrengoa da: Jokoen dinamika errazago ikustea eta irudiak ulergarriagoak izan daitezela.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra