Hau izango da erasoko elementu guztien
oinarria; hau gabe ezin izango baitugu beste elementu teknikoen erabilera
egokia egin. Baloia eskuetara moldatu eta era berean baloia ezagutzea
eta menperatzea izango dira lortu beharrekoak. Baloiaren egokitze eta
erabilera on batek honako abantailak emango dizkigu:
- Baloia mantentzearen segurtasuna.
- Hurrengo ekintzetarako aurre-disposizio egokia.
- Edozein mugimendurako naturaltasuna.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Baloia eskuan gogor eutsi behar da (jabetza mantentzeko) baina
ez du zurruntasunik egon behar (erabilera errazteko).
- Baloia erabiltzerakoan garrantzitsua da denbora guztian baloiari
ez begiratzea.
- Beharrezkoa da baloi erabileraren ikaskuntzan bi eskuak erabiltzen
jakitea.
- Jabetzaren segurtasuna handitzeko baloiak ez du esku-ahurra
ukitu behar.
Ohiko akatsak:
- Baloia esku-ahurraz ukitzea.
- Behatzen zurruntasuna edo ukipen eskasa izatea.
- Baloiari denbora guztian begiratzea.
Baloia eutsi/heldu: