Baloiaren harrera, pasearen antzera, oso
elementu garrantzitsua izango da gure taldekideekin harremanetan jartzeko.
Elementu hau ez menperatzeak hurrengo ekintzen zailtasuna handituko
du. Beraz, elementu honen garapenak onurak ekarriko ditu bai jokoaren
jarraipenean, bai segurtasunean, abiaduran...
Kontuan hartu beharrekoak:
- Baloiaren bila joan behar da, eraso egin behar da. Besoak
baloirantz luzatu, esku-ahurra eta behatzak baloirantz bideratuz.
- Behin harrera egin eta gero, baloia kontrolpean eduki beharko
da (aurkarietatik urrun).
- Garrantzitsua da ahalik eta ikus eremu handiena mantentzea
(baloia etortzen zaigun unean, begirada baloian finkatu).
- Harrera mugimenduan egiten saiatu behar da, jokoaren jarraipena
ekintzara zuzendu behar da (beso-hanken bereiztea, banantzea
(disoziazioa)).
Ohiko akatsak:
- Zurruntasuna beso, esku edo/eta behatzetan (amortiguazio falta).
- Eskuak gehiegi aldendu beraien artean (baloia esku tartetik
pasatzen da).
- Harrera geldirik egitea (jarraipena apurtu).
- Hanken orientazio desegokia (joko erritmoa apurtu).
- Baloiaren ukipen unea:
- Aurreratua (besoak guztiz luzatuak).
- Atzeratua (besoak guztiz atzeratuak).
Baloiaren harrera: