Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak - Erasoa - Pasea

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Erasoa > Pasea
Harrerarekin batera taldekideekin erlazionatzeko elementua da. Oso elementu garrantzitsua da eskubaloiaren jokoan, zelaian zehar aurrera egiteko erarik azkarrena baita. Era berean, jaurtiketa egokia lortzeko erabiltzen den elementu nagusia da pasea.

Baloi harrerarekin harreman estua dauka eta batera landu behar dira (pasea paretaren aurka lantzeak ez du zentzurik).

Kontuan hartu beharrekoak:
  • Paseak zehatzak izan behar dira: norabide egokiaz gain, altuera ere neurtu behar da. Horrez gain, taldekideen abiadura kontuan hartu beharko dugu baloiari norabide eta indar egokia emanez, hau da, gure taldekidea korrika ari denean aurrerantz egin behar zaio pasea bere abiadura gal ez dezan.
  • Hobekien kokatuta dagoen taldekideari pasa behar zaio (markaketa gertua ez daukaten jokalarien artean aurkarien atetik gertuen dagoenari).
  • Pasea egitean aurkariak ez du nori pasatuko zaion jakin behar (hartzaile izango denari denbora guztian ez begiratu). Era berean, ahalik eta ikus eremu zabalena eduki behar dugu.
  • Pasea egiten dugun besoaren aurkako hanka aurreratu behar da; honela mugimendu orekatua lortuko dugu. Era berean goiko eta beheko atala bereiztu behar da. Adibidez, hankak atera begira eta gorputza eskuinera, pasea egiteko.
  • Pasearen zehaztasuna eskumuturrak definitzen du. Beraz, eskumuturraren mugimenduak landu behar dira.
  • Pasearen irakaskuntzan urratsak ere landu behar dira.
  • Paseak eskuinez eta ezkerrez menperatu behar dira.
  • Lehen aipatu bezala, paseak harrerarekin batera landu behar dira, paretaren aurka egiteak ez duelako ezertarako balio.

Ohiko akatsak:
  • Urratsak goiko atalarekin ez koordinatzea. Pasea egingo dugun hanka bera aurreratzea.
  • Zehaztasun falta (distantzia, indarra.. gaizki kalkulatuak).
  • Gorputza ez erabiltzea (besoa bakarrik erabiliz).
  • Ukondoa oso baju eramatea pasea egiterako orduan, mugimendua oztopatuko du zehaztasuna eta indarra galduz.
  • Zurruntasuna mugimenduan.
  • Etengabe hartzaileari begiratzea.
  • Hobekien kokatua dagoenari ez pasatzea.
  • Ikus eremu zabala ez mantentzea pasea egitean.

Pasea:
D
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra