Aurkariaren aurrean erasotzaileak baloia duenean, hau gainditzeko erabiliko den elementua izango da. Lehenengo ekintzaren helburua aurkaria engainatzea edo desorekatzea lortuko duen mugimendu bat egitea izango da. Behin defentsa erakarri eta gero, benetako mugimendua egingo da aurkaria gaindituz. Mugimendu hau lehenengoa baino azkarragoa izango da aurkariaren defentsa ekiditeko.
Bideoan hiru adibide ditugu, ondo eginiko finta eta oker eginiko bi.
- Finta zuzena: Beharrezko distantzia hartuz.
- Lehenengo finta okerra: Distantzia txikiegia da, hortaz, finta ez da eraginkorra izango, defentsarengandik gertuegi dagoelako.
- Bigarren finta okerra: Distantzia handiegia da, hortaz, finta ez da eraginkorra izango, denfentsari gu markatzeko denbora ematen baitiogu.