Aurkariaren aurrean erasotzaileak baloia
duenean, hau gainditzeko erabiliko den elementua izango da. Lehenengo
ekintzaren helburua aurkaria engainatzea edo desorekatzea lortuko duen
mugimendu bat egitea izango da. Behin defentsa erakarri eta gero, benetako
mugimendua egingo da aurkaria gaindituz. Mugimendu hau lehenengoa baino
azkarragoa izango da aurkariaren defentsa ekiditeko.
Engainua mugimendu ezberdinen bidez plantea daiteke:
- Jaurtiketa finta.
- Pase finta.
- Desplazamendu finta (norabide aldaketaren bidez).
Kontuan hartu beharrekoak:
- Aurkaria engainatzeko keinua arriskutsua izango da; bestela,
ez da aurkariaren desoreka lortuko.
- Fintak aurkaria ezustean hartu behar du, horretarako garrantzitsua
izango da mota ezberdineko fintak egitea (ikasi egin behar da
fintak bi aldeetarako egiten).
- Finta egokiak egiteko norabide eta erritmo aldaketak menperatu
behar izango dira.
- Finta egiteko orduan aurkaria metro batera izango dugu gutxi
gorabehera finta eragingarria izateko; gertuago badago, aurkaria
gainean egongo da eta urruti baldin badago, ez da aurkaria engainatuko
(bueltatzeko astia izango baitu).
- Baloia ondo babestua izango dugu finta egiten dugun bitartean.
- Beti ikus eremu zabala mantendu.
Ohiko akatsak:
- Engainatzeko keinua arriskutsua ez izatea (ez da engainatzen).
- Baloia ez babestea.
- Bigarren mugimendua azkarra ez izatea.
- Beti finta bera egitea.
- Aurkariarekiko distantzia kontuan ez hartzea.
Finta