Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak - Erasoa - Sarrera Jarraiak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Erasoa > Sarrera Jarraiak
Prozedura honen helburua gure kideak arerioak utzitako espazio bat erabiltzea eta aprobetxatzea izango da. Gure helburua gure aurkari zuzena ez dena (inparea) erakartzea izango da gure kideak mugimendu hori erabiliko duelarik utzitako espazioa aprobetxatuz.

Kontuan hartu beharrekoak:
  • Gure traiektoriaren bukaera aurkari ez zuzenaren ahalik eta gertuen eman behar da hau erakarriz.
  • Baloirik gabeko mugimendu baten bitartez eman behar da hasiera beti, ezin baitugu baloia hartzera itxoin ez baitugu jada espazio librerik aurkituko.
  • Prozedura hau ondoko postuekin egingo dugu, posturik saltatu gabe.
  • Normalean gutxienez hiru pertsona behar izango dira prozedura hau egoki burutzeko, ez baita hain erraza aurkari ez zuzena guztiz erakartzea prozedurari hasiera ematen dion jokalariak. Jarraipen eskalonatu bat eman behar zaio aurkariek baloia lapurtzen eragozteko.
  • Beti jarraitu behar da bakoitza arriskutsua izaten, sarrera, jaurtiketa, finta bilatuz, horrela erakarriko baititugu arerioak.

Sarrera Jarraiak:
D
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra