Eskubaloiaren
Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Erasoa > Sarrera
Puntu honetan, eskubaloian erasoa osatzen
duten elementuak aipatuko dira. Lehenengo kontzeptu teknikoak aipatuko
ditugu eta ondoren taktikoak. Hala ere aipatu behar da teknika hutsa
ez dugula inoiz lantzeko asmorik baizik eta tekniko-taktikotasun bat
landuko dugu, hau da, beti elementu teknikoak erabaki batean lantzea
iruditzen zaigu ikasketa prozesurako egokiena.