Puntu honetan aipamen bat egin nahi dugu
hain garrantzitsua iruditzen zaigun postuan, hau da, postu espezifiko
honen orokortasunak eta oinarriak azalduko ditugu.
Eskubaloi taldearen barruan atezainaren papera beste jokalariekiko ezberdina
da, hau baita defentsaren azken pertsona eta bere rola golak ekiditea
izango da. Hau honela izanda, gure ustez hastapenean jokalari guztiak
atezain postutik igarotzea komenigarria izango da.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Atezainaren kokapen egokia: baloiaren eta atearen artean.
- Ezinbestekoa izango da baloiari ahalik eta beldur gutxien
izatea, honetarako progresiboki baloiaren familarizazioa landu
beharko da.
- Ikus eremu zabala mantendu.
- Atezainaren rola ez da defendatzailearena bakarrik baizik
eta lehenengo erasotzailea izan beharko du kontraeraso bat antolatzeko
unean.
- Benjamin eta alebinetan atezaina zati guztietan aldatu behar
da.
Ohiko akatsak:
- Baloiari beldurra izatea (hau da, begiak ixtea).
- Atearen barnean sartuta egotea baloia gelditzean (gola izango
da).
- Atearen eta baloiaren artean egon beharrean erasotzailearen
gorputza eta atearen artean egotea.
Atezaina: