Defentsa lekuak aldatu gabe, bi erasotzaileren
leku aldaketak kontrolatzeko ematen den prozedura da.
Prozedura honen erabilera erasotzaile baten gurutzaketa baten aurrean
edota ibilbide luze batean beste erasotzaile baten eremua gainditzen
duenean emango da. Baloidun eta baloigabeko arerioen aurrean egin daitezke
aurkari aldaketa hauek.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Defentsak beti lerro berean egon behar dira.
- Baloia ez duenaren defendatzailea erabakiko du aurkari aldaketa
egitea, beste defendatzailea abisatuz.
- Erasotzaileak oso urrun badaude edo beraien ibilbidea arriskutsua
ez bada, aurkari aldaketa egin daiteke nahiz eta defendatzaileak
gertu edo lerro berdinean ez egon.
Ohiko akatsak:
- Aurkari aldaketa lerro berdinean egon gabe egiten saiatzea.
- Baloidunaren aurkariak aldaketa egiten saiatzea.
- Aldaketa defentsa bat bere erasotzaile zuzenaren aurrean kontaktuan
dagoenean egitea (jaurtiketa saihesten...).
- Kideari aldaketaren berri ez ematea.
Aurkari aldaketak: