Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak - Elementu Amankomunak - Oinarrizko posizioa

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Elementu Amankomunak > Oinarrizko posizioa
Hau izango da edozein ekintza egiteko prestaketa egokia emango digun jarrera edo posizioa. Mugimendu guztien aurretik eta ondoren hartu behar dugun jarrera izango da. Posizio natural eta orekatua izan behar du edozein elementu tekniko erabiltzeko prestatuko gaituenak.

Kontuan hartu beharrekoak:
  • Arreta uneoro mantendu behar da. Edozein ekintza burutzeko prest egoteko.
  • Jarrera natural eta orekatua hartu. Horrela, gure ekintzak jarraituak izango dira.
  • Tentsio egoera mantendu behar dugu, gehiegizko tentsioak zurruntasuna sortuko du, eta gutxiegizko tentsioak prestatuak ez egotea ekintzarako.
  • Hanka bat aurreratuagoa izango dugu bestearekiko belaunak pixka bat flexionatuz, horrela oreka egokiago bat izango dugu eta ondorengo mugimendurako prestatuak egongo gara.

Ohiko akatsak:
  • Bi hankak paralelo edukitzea: desoreka sortzen du hurrengo ekintza atzeratuz.


Oinarrizko posizioa:
D
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra