Infantilak - Ezaugarriak nola landu
Infantilak
Ezaugarriak nola landu
- Gorputz eskema osatua dutenez; mota guztietako joko eta jolasak
egin ditzakete, baita ariketak ere; jaurtiketak, paseak, sarrerak...
- Aldaketa anatomi- fisiologikoak ematen dira nerabezaroan,
hau da, bat bateko aldaketa morfologikoa (Altuera eta indarraren
artean ezberdintasunak). Hau lantzeko oreka eta koordinazio
ariketa ezberdinak egitea oso ona. Jauziak, malabareak, patinetan
ibili, borroka jokoak...
- Altuera eta indarraren artean ezberdintasunak ematen dira
eta honen ondorioak negatiboak ez izateko oreka eta koordinazio
ariketa jokoak eta indar ariketa-joko orokorrak lantzea komeni
da.
- Nerbio sistemak heldutasuna lortzen du, hau da, egitura biologikoen
heldutasuna: Kontrol sistemak, lokomozio aparatua, energia sistemak.
Propiozepzioa landu, zentzumenak garatu estimulu ezberdinak
erabiliz...
- Masa muskularra handitu egiten da ondorioz, erreakzio abiaduraren
onura handia ematen da. Abiadura eta indarra lantzen has gaitezke,
baina beti autokargekin ( beraien pisua erabiltzen da, eta ez
pesak).
- Koordinazio gaitasunak aldatzen diren arren haurrek mota guztietako
ariketak egiten jarraitu behar dute. ( mota guztietako baloien
erabilpena, jauziak, trepak.
- Operazio formalen aroa. Hau lantzeko kirol eta joko ezberdinetan
egoera ezberdinak planteatzea komeni da, hauek era hoberenean
konpondu ditzaten. Adib: Talde bati bakarrik esan nola eraso
egin eta besteak bilatu dezala era hoberen defendatzeko.
- Espazio eta denbora menperatzen dute, beraz, edozein motatako
ariketak eta jokoak egiteko eta ulertzeko gaitasuna dute.
- Arrazonamendu, hausnarketa eta analizatzeko gaitasuna dutenez,
ariketa konplexuagoak proposatu daitezke. Haurrak beraien burua
jokoaren barruan ikusten dutelako.
- Arrazoia sentimenduaren gainetik dago; horregatik garai honetan
haurrei joko eta ariketa ezberdinak egitearen zergatia eta helburua
azaltzea egokia da.
- Maila Teknikoa: haurra bere kideak ikusita, beraien patroi
motoreak bereganatzeko gai da. Beraz, garrantzitsua da bata
besteei begiratzea. Horrez gain momentu hau egokia da mugimendu
tekniko espezifikoak erakusteko.
- Maila taktikoa: Garai honetan kontzeptu taktiko espezifikoak
lantzeko momentua da. (3x3, 4x4... 7x7)
- Egozentrismo soziala: Balore kode bat egin eta aplikatu. Enpatia
egoerak sortuz: entrenamenduetan partidak pitatu, taldeak egin...
- Besteek beretaz pentsatzen dutenari garrantzia ematen diotenez,
hau lantzeko hoberena lotsa kentzeko ariketak egitea edo konfiantza
hartzeko ariketak planteatzea da. (partiduetan komodin bezala
jarri, gola jasotzen duen taldearekin jolastu...)
- Motibazioa handitzen da jarduera ezberdinetarako, hau lantzeko
era egokia mota guztietako ariketa berriak eta ezberdinak erakustea
da, honekin batera nerabei beraien ariketa edo joko gustukoenak
zeintzuk diren galdetzea da, noizbehinka horiek egiteko.
- Kritika ahalmena handitzen da, hau lantzeko era aproposa da
saioan zehar, ariketen amaieran edo jokatutako partidu baten
balorazioa eskatzea jokalariei.
- Izaera aldaketak bideratzeko arautegi zehatz eta finko bat
egitea eta betetzea da erarik hoberena.
- Gurasoekiko independentzia ematen da eta lagunak indar handia
hartzen dute. Hau lantzeko era egokiena gurasoak taldearen jardueretan
inplikatzea da (partidetara joan, bazkariak, bilerak...)