Maila honetan jada, ezaugarrietan aipatu
bezala, umeek fisikoki eta kognitiboki aurrerapen handiak ematen dituzte,
eta garapen honek era egokian jarrai dezan, helburu nagusi batzuk planteatu
behar dira. Ardatz berean jarraituz guk planteatutako helburuak baloiarekin,
espazioarekin, besteekiko erlazioekin eta arautegiarekin dute zerikusia.
Honetaz gain maila honetan, atezainaren berariazko postua lantzen hasiko
gara, orain arte ez baitugu berariazko posturik landu behar izan. Honez
gain, eta maila guztietan bezala, ondo pasatzea (dibertitzea) helburu
nagusi bezala planteatuko dugu.
Jasandako aldaketak
barneratzea, garapenak bere bidea jarrai dezan:
Haurrak, garai honetan ( nerabezaroa
) aldaketa handiak jasaten ditu bere fisikoan. Entrenatzailearen lana,
aldaketa hauek ahalik eta eragin negatibo gutxien izatea da eta haurra
bere egoera berrira egokitu dadila.
Koordinazioan ematen
diren hobekuntzak aprobetxatu teknikoki hobetzeko:
Maila honetan jada, baloiaren
egokipena eta erabilpena menperatua dago, umeak ez du baloiarekiko
beldurrik, eta hau hartzeko eta erabiltzeko gai da. Orain arte, ordea,
ez dugu keinu tekniko espezifikorik landu, eta hau izango da lantzen
hasteko momentua, koordinazioan ematen den garapenak ahalbideratuta.
Maila honetan zuzenketak egiten hasiko gara, bai entrenatzaileak eta
baita umeen artean ere. Zuzenketa hauek beti era egokian egingo dira,
keinu egokia esplikatu eta umea hau egoki egitera bultzatu. Helburu
hau garatzeko erabiliko ditugun joko eta ariketek ez dute errepikakorrak
izan behar, orokorrean ez dugu umea pareta baten aurka paseak egiten
jarriko pasatzen ikas dezan, ahal den adinean joko egoeran jarriko
dugu umea, erabakiak har ditzan, eta honela teknika menperatzen ikasiko
du, taktika ere lantzen duen bitartean.
Espazio librearen
bilatzea:
Umeek adin hauetan jada espazioa
egoki menperatzen dute, hala ere umeek garai honetan beti erdirantz
joateko ohitura dute, lekurik errazenera joaten dira gola sartzeko
asmoz, eta honela, eskubaloiko zelaia estutu egiten dute, eta jende
gehiago pilatzen da espazio txikiagoan. Holaxe, guk zelaia ahalik
eta hoberen erabiltzen saiatu behar dugu, horretarako gure umeei zabalera
eta sakontasun printzipioak erakutsiko dizkiegu zelaia hobeto aprobetxatzeko,
eta honekin espazio libre gehiago aurkitu ahal izango ditugu eta hauek
aprobetxatzen erakutsiko diegu umeei. Hau lantzeko ariketa ezberdinak
egingo ditugu, desmarke ariketak (besteek eta bakoitzak ireki edo
libre ikusi dituen espazioak aprobetxatuz) espazio handiago eta txikiagoko
ariketak (gero ikus dezaten nola aprobetxatu behar diren espazio hauek)
fijazio ariketak (honela defentsa erakarriz espazio libreak handituz).
Prozedura taktikoen
azalpen eta ezagutzea:
Jokalaria jada kategoria honetan
bai lagunak eta bai arerioak ikusteko eta bere kokapena ezagutzeko
gai da, baita hau aprobetxatzeko ere. Eta garai honetan mugimendu
berezi batzuk ikasteko eta lantzeko gai da, mugimendu hauei prozedura
taktikoak deritzaie (pasea eta badoa, gurutzatu, blokeoa, arerio aldatzea,
kontrablokeoa.) , eta hauekin ikasiko ditu kideekin komunikatzeko
bide berriak (bai defentsan eta bai erasoan), berariazko mugimenduak,
arerioaren aurrean daudenean erabakia hartzeko aukera gehiago izan
dezan. Hau lantzeko erabiliko duguna progresio bat izango da, ariketa
ezberdinen bidez, honela lehenengo zergatik eta nola erabiltzen diren
erakutsiko diegu, ariketa mota guztiak erabili daitezke, baina garrantzitsuena
errazetik -zailera, espazio handitatik- txikitara (erasoan). izango
dira.
Eskubaloiaren araudia
menperatu:
Gai dira eskubaloiko arautegia
ulertzeko, beraz lortu behar duguna izango da, eskubaloia ezagutzea,
errespetatzea, eta jolasten jakitea araurik hautsi gabe. Hau garatzeko
joko ezberdinak plantea ditzakegu arautegiko zatiak hartuz eta jokoak
hauen arabera moldatuz. Garai honetan ere hasiko da arautegiaren barnean
lehenago garrantzi gutxiago ematen genien gauzei garrantzia ematen,
aldaketak nondik egin, faltak ateratzeko distantziak, 7mko jaurtiketetan
hanka mugitzea. Garai hau oso aproposa da arautegia ikasteko eta menperatzeko,
hemendik gauza asko ikasi baitaitezke.
Atezainaren oinarriak
ezagutu:
Orain arte ez dugu berariazko
posturik finkatu zelaiaren barnean, baina infantiletara iristean atezaina
eta zelaiko jokalariak ezberdintzen hasiko gara (oraindik zelaiko
jokalariak ez dira inon ere espezifikatuko, hau da, postu guztietan
ariko dira). Honela besteekiko oso funtzio ezberdina duen postua ikusiko
dugu, atezainarena. Hau lantzeko ariketa eta joko ezberdinak landuko
ditugu, hasiera batean baloiari beldurra kentzeko (ez dio baloia pasatzeari
beldurra baina orokorrean jaurtiketa gogorrek beldurtzen dute atezaina),
gero ateko berariazko mugimenduak, hauek mugimendu teknikoak dira
eta horrela erakutsi behar dira, lehenengo nola egin ikasiko du eta
aurrerago berak erabakiko du zein mugimendu egin jaurtiketa baten
aurrean. Beraz, hasera batean mugimenduak ikasten joango dira atezainak
gero praktikan jarri ahal izateko. Halere, aipatu behar da atezaina
lehenengo erasotzaile bezala kontsideratua dagoela, beraz, paseak
eta horrelakoak egiten ere jakin beharko du, eta, zelaiko jokalariekin
batera entrenatzen, ondo etorriko baitzaio.
Ondo pasatzea:
Aurreko aldietan esandakoaren
bera aipatu nahi dugu: ezin dugu ahaztu haurrak eskola kirolean ondo
pasatzeko izena ematen duela. Beraz, gure helburuetako bat entrenamendu
saio atseginak burutzea izango da. Gainera, dibertitzen garenean askoz
gehiago eta gusturago ikasten dugula kontuan hartu behar dugu. Hortaz
gain, haurrak hurrengo urteetan eskola kirolean (edo federatutan aldiz
pasaz gero) parte hartzea interesatzen zaigu (lana aldika egiten baita
eta jarraipena behar da) eta horretarako ezinbestekoa da haurrak ondo
pasatzea entrenamendu saioetan.
Aurkari, epaile etabarrekiko
errespetua landu:
Garai honetan oso garrantzitsua
da haurrak besteen paperean jartzea enpatia landuz, horrela ikus dezakete
gauzak ez direla dirudien bezain errazak. Nerabeak jakin behar du
bere buruaz eta bere taldeaz gain besteekin elkar erlazionatzen.
Talde kontzeptuaren
barne, familia integratu:
Nerabeek ikusi behar dute beraien
taldearen funtzionamendu egokiarentzako ezinbestekoa dela familiaren
ekarpena. Desplazamenduak, klub-taldearen ekintzetan laguntza...