Infantilak
Prestaketa fisikoaren garapena jolas bidez
> Sarrera
Ikerketa ezberdinek baieztatzen duten moduan,
infantil garaian egindako lan fisikoa, jokoen bidez garatu daiteke eta
ondorioz hurrengo ataletan hori oinarri moduan izango dugu gure lan
proposamena azaltzeko orduan.
Halere kontutan izan behar da, adin hauetan aurkituko ditugun ezberdintasunak
nahiko nabariak izango direla batez ere sexu ezberdineko haurren artean,
baina baita sexu berekoen artean ere; neskak mutilak baino garatuagoak
daude garai hauetan, mutilak ez direlarik bete-betean pubertaroan sartu.
Nahiz eta honek jarraian azalduko dugun lan filosofia baldintzatzen
duen, guk jarraitu beharreko ildo orokorrak proposatuko ditugu.