Infantilak - Metodologia

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Infantilak
Metodologia
Garai honetan jada umeak kirol aniztasuna utzi egiten du, hau da, kirol bakarra aukeratzen du, gure kasuan eskubaloia. Infantiletan jada astean bitan entrenatzen da, eta partidua aparte. Honela hiru kirol saio egingo dira aste bakoitzean. Hemen jada eskubaloia landuko dugu, eta honetan espezifikoagoki murgilduko gara, lan kopurua gehitu egingo da, eta honekin batera eskubaloiaren helburu tekniko- taktikoak lantzen hasiko gara.

Salto handi bat ematen dugu beste kategorietatik hona, kirol aniztasuna desagertzen dela eta. Jokoak mantenduko ditugu, baina ariketek garrantzi handia hartuko dute, eta hauek oso erabiliak izango dira entrenamenduetako zati nagusietan, jokoak beroketara mugatuz kasu askotan.

Entrenamendu saioak bideratuak izango dira, baina inoiz ez errepikakorrak, saioek eramangarriak eta dibertigarriak izan behar dute, honetarako, lana ez da teknika soilekoa izango, oposaketak erabiliko ditugu, horrela erabakiak hartzera behartuz. Joko egoerak helburuen arabera modifikatuak.

Entrenamendu saioak ondo prestatzeaz gain entrenatzaile batek funtzio batzuk izan behar ditu kirol taldea ondo eramateko, entrenatzaileak zuzenketak egin behar ditu saioen barnean denek dakigun bezala, baina hau ez da entrenatzailearen funtzio bakarra, ezta nagusiena ere. Entrenatzailearen funtzio nagusiak adin hauetan ( adin bakoitzean gauza ezberdinak begiratu behar baitira) afektiboak dira: talde giro egoki bat sortu, haurrei konfiantza eta animo handia ematea, eta honetaz gain, umeek erantzunkizunak hartzen hasi behar dute, eta hau ere izango da entrenatzailearen lana: materiala errespetarazi, entrenamendu eta partiduetara asistentzia bultzatu, kideak errespetatu...

Beraz, argi utzi nahi dugu garai hau nahiko zaila baita emozionalki umeentzako, teknika eta taktika erakusteaz gain, umeek pertsona bezala eta afektiboki progresatzea ere lortu beharko dugula.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra