Informazio Orokorra: Lan filosofia: Bayer

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Informazio Orokorra
Lan filosofia > Bayer
Bayer-ek talde kirol jokoetarako proposatzen dituen oinarri operazionalak eta hauen ondorio diren asmo taktikoak eta ekintzak izango dira jokalari batek menperatu beharrekoak. Oinarri hauek gure lana erraztu dute, planifikatu behar ditugun edukiak zehazteko garaian.

Gure irakaskuntza metodologia talde kirolen elementu komunetan oinarrituta dago. Horretarako, haurren portaera ikusi, kirolak ikertu ... ondoren, joko ekintzak bi egoera nagusi dituela ikus dezakegu:
  • Talde batek baloia duenean: erasotzailea
  • Talde batek baloiaren jabetza ez duenean: defendatzailea
Banaketa hau egin ondoren, jokalarien ekintzak hiru oinarri operazionaletan banatuko dira:


  • Baloiaren jabetza gorde
  • Helmugarantz abiatu
  • Tantoa lortu


  • Baloia berreskuratu
  • Helmugarako bidea oztopatu
  • Tantoa ekiditea

Bayer-ek talde kirol jokoetarako proposatzen dituen oinarri operazionalak eta hauen ondorio diren asmo taktikoak hurrengo tauletan ikus ahal izango ditugu. Taula hauek ulertzeak eta erabiltzeak irakaskuntza prozesuan izugarrizko aurrerapausoa suposatzen du, hauek baitira gure entrenamendu saioetan jolas eta ariketen bidez landu beharreko ekintzak eta asmoak.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra