Malho-k edozein joko egoeran erabiltzen
ditugun adimen prozesuak zehazten ditu. Prozesu hauek kontuan hartu
behar izango ditugu gure ikas egoerak edo joko egoerak planteatzean.
Malho-k zehazten dituen prozesuak ez dira kirol edo jokoetan bakarrik
gertatzen, baizik eta gure bizitzako edozein egoeratan. Malho-ren ekintza
taktikoak haurraren osotasuna islatzen du:
- Lehenik joko egoera HAUTEMAN;adibidez baloia daukat, atetik
10m-tara eta ez dut inor nire aurrean.
- Hautemandako egoera hori INTERPRETATU; aurreko adibidearekin
jarraituz, ni eta helburuaren artean defendatzailerik ez dagoenez,
errazagoa dut gola sartzea.
- Interpretazio honen arabera zer egin ERABAKI; atera gerturatuko
naiz jaurtiketa 6 metrotatik egiteko.
- Hartutako erabakia EKINTZA bihurtu; jaurtiketa egin dut
atetik 6 metrora.
- Azkenik, ekintzaren emaitza EBALUATU;gola sartu dudanez,
arrakasta lortu dut eta beraz, egoera berdina aurkeztean, badakit
orain egindakoa aukera egokia izan daitekeela.