Autore ugarik ikertu eta idatzi dute jokoak
eta kirolak osatzen dituzten elementuez. Guk, Parlebas eta Hernandez
Morenok egindako ikerketaz baliatuz, elementuen eta hauen ezaugarrien
honako zerrenda egokitu dugu.
Esparrua / espazioa:
- Egonkorra ala ezegonkorra: esparruak jokalariengan zalantzak
sor ditzake; adibidez: ezberdina da igerileku batean edo itsasoan
igeri egitea (itsasoan olatuak, korronteak...baitaude) edota,
pistan ala mendian zehar lasterka aritzea.
- Espazioaren banaketa kirol soziomotoreetan: bateratua edo
bereiztuta.- eskubaloian erabilpen bateratua gertatzen da, boleibolean
berriz, esparruaren erabilpen bereiztua.
- Espazioaren erabilpena kirol soziomotoreetan: aldiberekoa
edo txandakatua: lehenegoan, edozein jokalari jarri daiteke
kontaktuan mobilarekin eta txandakatuan, bat mobilarekin kontaktuan
jartzean aurkariak ezin du arauz kontakturik izan honekin. (
Ikus taula )
- Eremu bereziak (saskibaloiko zona, 9 metroko area...)
- Definituta edo definitu gabea: eskubaloian definitua da, baina
askotan, jokoetan batez ere, ez dugu jolasteko erabiliko dugun
esparrua definitzen. Adibidez, jolasgaraian "izkutaketan" aritu,
edo "metegolportero"...
- Tamaina: squash pista txikietatik, maratoiko ibilbide luzeetara
Kooperazio / Aurkaritza kiroletako sailkapena
espazioa kontutan izanda:
Blázquez Sánchez y Hernández Moreno (1983)
Denbora:
- Mugatuta edo mugatu gabea.- eskubaloian denbora mugatua da
(30 minutu zati bakoitzak) baina tenisean, atletismo lasterketa
batean... ez dago denbora finkorik.
- Araututa ( 30´´ saskiratzeko...).
- Luzea / laburra (futbola edo kickboxing-a )
Kideak:
- Bai / Ez
- Lankidetza mota: zuzena ala zeharkakoa
Aurkakoak:
- Bai / Ez
- Lankidetza mota: zuzena ala zeharkakoa
- Antolaketa: simetrikoa edo asimetrikoa.- eskubaloian aurkaritza
simetrikoa da; hau da, hasieran zazpi beste zazpiren kontra
jolasten dira. Hala ere, partiduan zehar egoera asimetriko bat
eman daiteke: 6-7ren kontra edo 5-7ren kontra... Jokoetan ,berriz,
askotan egoera asimetrikoa da: batek besteen kontra (harrapaketan,
adibidez).
- Partaidetza: aldiberekoa edo txandakakoa ( ikus Blázquez Sánchez
eta Hernández Moreno-ren taula ).
Komunikazio Motorearen Sailkapena
Arauak:
- Helburua
- Aukerak: kidearekiko, aurkakoarekiko, esparruarekiko...
Materiala:
- Zenbat, nolakoa
- Mugikaririk: bai/ez, pisua, tamaina...
Elementu hauek behin ezagututa, gure lana hauek helburuen menpe aldatzea,
egokitzea, gehitzea...izango da. Horrela, benjaminak direnean baloiari
beldurra badiote, gure aukeratako bat baloia aldatzea (baloi bigunak
erabili, baloi txikiagoak...) izan daiteke. Edo alebinak direnean: taldean
bi jokalari oso onak ditugu eta gehienetan haien artean burutzen dituzte
jokaldiak; bada, arauak aldatzen ditugu eta entrenamenduetan gola sartzeko
taldekide guztiek baloia ukitu behar dute...
Baina lan hau burutu ahal izateko, begiraleak bere haurren portaera
eta dituzten arazoak behatu behar ditu. Honela, entrenamendu saioetan
zer joko mota erabili edo zer aldaketak egin behar dituen jakin ahal
izango du.