Información General: Filosofía de Trabajo: Conceptos de transferencia

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Informazio Orokorra
Lan filosofia > Transferentzi kontzeptua
Sailkapena ikusi ondoren, futbola, saskibaloia eta eskubaloia atal berdinean daudela konturatuko gara. Aspektu hau oso garrantzitsua da gure lan metodologia praktikan jartzeko garaian. Horrela, estruktura berdina izanda, talde kirolen kontzeptuak berdinak dira; hau da, pasearen, jaurtiketaren, desplazamenduak, desmarkearen kontzeptuak berdinak dira eta kirol batetik bestera pasa daiteke.

Transferentziaren kontzeptu hau ulertzen bada, lanaren erdia egina egongo da. Honela, arestian aipatu dugun ideiak: "futbola entrenatzeko futbolean aritu behar da" bere garrantzia galtzen du. Honek, izugarrizko aldaketa eta aurrerapausoa suposatzen du eskola kirolaren entrenamendu saioak planifikatzeko garaian.

Hala ere, aipatu behar dugu,transferentzi kontzeptu honek, benetako garrantzia benjamin, alebin eta infantil adinetan hartzen duela, lehen aipatu moduan, kadete garaian arlo espezifikoak pisu nahiko handia hartzen baitu, hau da, espezifikotasunean lan egiteak garrantzi handia hartzen du.

Beraz, gure lana eskubaloiaren antzeko estruktura duten kirolak eta jokoak erabiltzen, haurrari garapen osoa eskaintzea izango da aipatutako hiru kategoria horietan batez ere, nahiz eta kadete mailan ere honelako lana noiz-behinka egitea ez den alderatu behar.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra