Informazio
Orokorra
Lan filosofia
Orain arte gehien erabili den lan metodologia
errepikapenetan oinarrituta dagoena izan da. Horrela, eredu tekniko
bat behin eta berriro errepikatuz, haurrak entrenatzaileak nahi duena
ikasten du; baina gure lanaren helburu nagusia haurraren heziketa osoa
lantzea da eta errepikapenen eredua erabiliz, haurrak erabiltzen dituen
adimen prozesu gehienak alde batera uzten ditugu.
Orokorrean, benjamin, alebin eta infantilek egiten duten lana ez da
ia ezberdintzen, kadeteetatik aurrera egin beharreko lana ordea, espezifikoagoa
delarik. Hortaz gain, adibidez eskola kiroleko begiraleen artean, eskubaloian
entrenatzeko eskubaloia egin behar dela edo futbola lantzeko futbolaz
aritu behar delako pentsamendua oso zabaldua dago eta nahiz eta ideia
hau adin handiagoko kirolarietan baliagarria izan daitekeen, haur txikiekin
ez da metodorik egokiena beraien heziketa osari begira.
Gure ustez oso garrantzitsua da lan metodologia behar bezala baloratzea,
hau izango baita gerora haurrekin egingo den lanaren oinarria. Beraz,
hau kontutan izanda, lan metodologiaren aspektu garrantzitsuenak aipatuko
ditugu, horretarako, 4 abiapuntu ezarriz: