Informazio Orokorra: Joko faseak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Informazio Orokorra
Jokoaren faseak
Eskubaloi jokoaren barnean faseak mugatuko dituena baloiaren jabetza izango da. Honela, baloirik ez dugunean hau berreskuratzen eta golik ez hartzen saiatuko gara, eta baloiaren jabetza dugunean gola sartzen eta era berean baloia mantentzen saiatu beharko dugu.

Baloiaren jabetzarekin bi joko fase ezberdin topatuko ditugu, kontraerasoa eta erasoa:

Kontraerasoa
Baloia berreskuratzean hasiko dugun fasea izango da, defentsatik erasora igarotzeko fasea, bertan gure helburu nagusia gola sartzea izango da, baloia dugun beti bezala. Berariazko helburua erasorako trantsizioa ahalik eta azkarren egitea izango da, hau da, erasora ahalik eta azkarren iristea.

Erasoa
Kontraerasoa amaitzean (golik lortzen ez denean) eraso fasera iristen gara. Bertan, gure helburu nagusia berriz ere gola sartzea izango da, eta bigarren mailako helburu bezala honako hauek aurki genitzake:
  • Baloia mantentzea
  • Ahalik eta egoera egokiena bilatzea jaurtiketarako.

Hastapenean ez dugu bereizketa eta lantze berezirik egingo hauetako fase bakoitzean, eta are gutxiago kontraerasoa, hau ez baitugu landuko adin hauetan. Kontraeraso ariketa eta jokoak landu daitezke baina ez helburu espezifiko horrekin.

Baloiaren jabetza ez dugunean ere bi fase ezberdin aurki ditzakegu: "errepliegea" eta defentsa.

Errepliegea
Baloia galtzen dugun momentutik hau berreskuratzeko lana egin behar dugu. Honekin batera, gure atea ahalik eta hoberen defenditzen saiatuko gara, honetarako, gure defentsa posizioak hartuz. Hau beraz, erasotik defentsara pasatzeko trantsizio fasea izango da.

Defentsa
"Errepliegea" amaitzerakoan, defentsa fasea hasiko da, bertan bi helburu nagusi izanik:
  • Baloia berreskuratzea
  • Golik ez jasotzea

Helburu nagusi hauetaz gain beste helburu batzuk ere izango ditugu defentsa barruan:
  • Erasotzaileen progresioa eragoztea.
  • Erasotzaileen jaurtiketak gelditzea eta hau ezinezkoa bada ahalik eta deserosoen jaurtitzea.

Hastapenean defentsa indibiduala landuko dugu, eta hau izango da gure defentsa. Maila hauetan debekatuta baitaude zonan egindako defentsak, bakoitzaren garapen defentsiboa mugatzen baitu.
joko defentsaren irudia
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra