Dakigun bezala, begiralearen lana ez da
batere erraza, baina aplikazio honetan agertzen den lan metodologia
erabiliz, lana erraztuko delakoan gaude. Hala ere, eta ondorio gisa,
azken gomendio batzuk aurkeztuko ditugu:
- Ahal den moduan, ilarak saihestu behar dira (batez ere, benjamin
eta alebinen kasuan).
- Lehiaketari duen garrantzia eman behar zaio. Hau da, joko
eta kirolen barne estrukturaren beste zati bat bezala, eta ez
gure helburuetako bat balitz bezala. Beraz, era guztietako jokoak
erabiliko ditugu (bai lankidetza bakarrik duten egoerak, bai
aurkaritza bakarrik dutenak) eta partidetan, irabazteaz gain,
beste helburu ezberdinak bilatuko ditugu: hainbeste pase lortzea,
arau faltak ez egitea, denek gola sartzea...
- Saioek dibertigarriak izan behar dute. Aipatu dugun bezala,
ondo pasatzen dugunean hobeto ikasten da.
- Saioak aurretik prestatu behar ditugu (nahiz eta gero behar
ditugun aldaketak egin). Honela, saio horretan landu nahi dugun
helburua argi izango dugu.
- Gure itxura zaindu behar dugu:
- - Entrenamenduetan kirol jantziak erabiliz.
- - Haurrak aurrean direnean ez erre (ez partidetan, ez
entrenamendu saioetan...).
- - Entrenamendua amaitu arte telefono mugikorra itzali.
(ez erabili behintzat)
- Taldeak, bikoteak, hirukoteak... osatu behar ditugunean, zenbakiak
erabiliko ditugu. Hau da, beti bikote berak ez osatzeko edo
lagunen artean beti ez ibiltzeko, honako metodoa erabiliko dugu.
Adibidez, 12 haur izanda bikoteak egin nahi baditugu, haurrei
1,2,3,...6 zenbaki bat emango diegu; gero batek bikote bat osatuko
dute, biek beste bat, hirurek beste bat...
- Entrenamendua amaitu ostean haurrek materiala jaso behar dute
beti (jokoen bidez haurrak aukeratu edo...).
- Benjaminekin jokoak ulertzeko errazak izan behar dute, bestela
umeak galduta ibiliko dira.
- Jokoak beldurrik gabe errepikatu. Horrela, haurren aurrerapausoak
ikusteko aukera izango dugun. (ebaluatzeko)
- Errespetua helburu balitz bezala hartu:
- - Haurren artean dituzten arazoak errespetuz konpondu.
- - Arbitroen erabakiak onartu (inoiz ez haurren aurrean
garrasika hasi; partida amaitzean arbitroarekin hitz egin)
- - ...
- Gogoratu: kirol hastapena leun, leun egin behar da; landareek
bezala, fruituak urteekin ematen dituzte, ez lehenengo urtean
ezta bigarrenean ere.