Eskubaloiko entrenamenduen diseinua

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Erabilerraztasuna
W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Erabilerraztasun Gidalerroen A-Bikoitza Mailarekiko konformitate ikonoa   Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!  TAW-k egiaztatua



Zer da erabilerraztasuna?

Erabilerraztasunak esan nahi du ezgaitasunen bat izan arren inolako mugarik gabe heltzea informaziora.
Gurearekin zerikusirik ez duen testuinguruetatik sartzen da jende asko web guneetako informaziora. Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonez ari gara. Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituztenak izan daitezke, edo teklatua eta sagua erabiltzeko zailtasunak dituztenak. Talde honetan sartzen ditugu testu irakurle soila, pantaila txikia, konexio mugatua... dutenak ere. Muga teknologikoak dituzten erabiltzaileak alegia.
Talde horiek biztanleriaren %10-20 dira, eta horientzat gaur egungo web batean nabigatzea oso zaila izaten da orokorrean, baita ezinezkoa ere zenbaitetan.

Arazo horiek konpontzeko hainbat instrumentu eta tresna sortu da (ahots-nabigatzaileak edo pantaila handitzen dutenak, esaterako). Horiei esker, ordenagailua egokitu egiten da eta edukiak egoki interpreta daitezke.


Gipuzkoako Foru Aldundiaren lana ezgaitasunen bat duten pertsonentzako

Gure web gunea ahalik eta erabiltzaile gehienengana irits dadin, Eskubaloiko entrenamenduen diseinua web gunea diseinatzerakoan saiatu da gure bezero eta adiskide guztientzako erabilerraza izaten, izan dezaketen ezgaitasunaz kanpo. Horrekin guztiarekin oztopoak gutxitzeko ahalegina egin nahi dugu, baita teknologia berrien ondorioz sortutako gizarte bazterkeria txikitzeko ahalegina ere.
Horretarako, WAI lan taldeak (Webak erabilerrazak izateko ekimena) ezarritako Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazeko Printzipio Orokorrak erabili ditugu. WAI lan taldea W3C taldekoa da (World Wide Web-erako Partzuergokoa).

Era berean, W3Ck ezarritako formatu estandarrak erabili ditugu eta WAIk sortutako erabilerraztasun gidalerroei jarraitu diegu, horrela, bada, AA maila bete dugu.

Guk horiek guztiak eginagatik ere, gure web orrian nabigatzeko edo ikusteko arazoak baldin badituzu, ez izan zalantzarik eta adierazi guri helbide honetara mezua igorrita: info@inikernet.com


Estandarrak

Edukietarako eta horien egituretarako erabili diren hizkuntzak XHTML 1.0 eta ASP 2.0 dira, eta elementuak ipintzeko eta modu grafikoan aurkezteko teilakatutako estilo-orriak (CSS) erabili dira. Orri guztiak XHTML 1.0 eta CSS 2.0 bezala balidatu dira.


Webean nabigatzea

Orrien egitura.

Gure erabiltzaileek errazago nabiga dezaten, orri guztiek antzeko egitura dute. Honakoa da egitura hori:
Goiburua, gauden ataleko gorputza edo garapen eremua eta orria 'ixten' duen oin edo barra bat behealdean.

Goiburua


Goiburuan honakoak daude:
- Menu bat honako tokietarako estekekin: web maparakoa, erabilerraztasun atal honetarakoa eta hizkuntzetarakoa. Goiko zati honetan irudiak ere badaude, eta web gunea dotoretzea beste helbururik ez dute.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa. Web guneko edozein tokitatik hasierako orrira bideratzen zaitu.
- Nabigazioko menu nagusia, webean garatzen diren puntu nagusiekin.

Web guneko orri guztietan (hasierakoan izan ezik) bi esteka jarri dira kode irakurterrazekin ikusteko ezintasuna dutenentzat. Bi esteka horien bidez zuzenean sar daiteke nabigazio menu nagusira (goiburutik igaro gabe) edo atal zehatz bateko edukiaren garapenera joan daiteke nabigazioko menu nagusia alde batera utzita. Horri esker, irakurtzeko softwarea erabiltzen dutenek orri bakoitzean errepikatzen diren elementu guztiak irakurri beharrik ez dute, menu nagusira edo orri bateko edukira iristeko.

Gorputza edo garapena


Gorputza edo garapena deitzen diogu webaren erdiguneari, menuan zehaztutako atal bakoitzaren testu argitzaileak dauden eremuari. Atal horietako batzuetan azpiatalak daude, eta azpiatal horiek dagoen informazio guztia arloetan jarri edo zatitu egiten dute. Horri esker, gure erabiltzaileek errazago aurkitzen dute behar duten informazioa.

Oina


Behealdeko barra edo 'oina' da web gunea ixten den tokia. Horregatik ditu copyrighta eta lege oharra bezalako elementuak.
Baina goiburuan egin dugun bezala, hemen ere jarri dugu nabigazioko menu nagusirako esteka bat, irakurtzeko softwareak dituzten erabiltzaileak errazago sar daitezen.

Azkar sartzeko teklak


Azkar sartzeko teklak jarri ditugu, nabigazioa errazten baitute.

Azkar sartzeko teklak sistema desberdinetan

Azkar sartzeko tekla horiek erabiltzeko, Microsoft Windowsen oinarritutako sistemetan teklen konbinazio hau erabiltzen da: ALT + azkar sartzeko tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird) edo ALT+azkar sartzeko tekla + ENTER tekla (Internet Explorer 5 edo goragokoetan)

Azkar sartzeko teklak Operan aktibatzeko: Maiuskulen tekla + Esc.

MacOS sistema operatiboan oinarritutako sistemetan, CONTROL + azkar sartzeko tekla erabil daiteke:

Azkar sartzeko teklak:


o: Informazio Orokorra atalera joan.
e: Eskubaloiaren kontzeptu tekniko orokorrak atalera joan.
b: Benjaminak atalera joan.
l: Alebinak atalera joan.
f: Infantilak atalera joan.
t: Kadeteak atalera joan.
u: Nola eta zer entrenatu atalera joan.
g: Bibliografia atalera joan.

Estekak eta irudiak.


Web honetako esteka gehienek title atributuaren bidezko deskripzio bat dute. Era berean, irudi guztiek deskripzio labur bat dute alt atributuaren bidez.



Ikustezko diseinua

Web gune honek teilakatutako geruzak eta estilo orriak (CSS) erabiltzen ditu, informazioa ikustezko moduan formateatzeko. Edukia eta aurkezpena banatu egin dira, eta horri esker, ingurune desberdinetatik sartu ahal izatea eta egoki ikustea ziurtatu dira. Letra tamaina erlatiboak erabili dira, erabiltzaileek eta beraien nabigatzaileetako testu-aukerek konfigura ditzaketenak. Web gune hau egoki ikusten dela egiaztatu dugu nabigatzaile nagusien (Internet Explorer 5.5 eta gehiagokoetan, Mozilla, Opera...), plataformen, ekipoen eta konfigurazioen bertsio desberdinetan.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra