Alebinak - Ezaugarri hauen ondorioak
Alebinak
Ezaugarri hauen ondorioak
- Kategoria honetan, neskek gaitasun batzuk garatuagoak izatea
normala da.
- Nerabezaroaren ataria denez, sexu heldueraren lehenengo aztarnak
agertzen dira eta neska eta mutilen arteko lotsak agertzen dira.
- Haurrek lateralitatea garatua dute, eta dagoeneko jakin behar
dute zein den beraien esku eta hanka trebea.
- Gaitasun motoreen onurak nabaritzen dira, eta haurrek oreka
eta koordinazioa garatuagoak dituzte.
- Esfortzua mantentzeko gaitasuna dute, eta bakarrik autoerregulatzen
dira. Nekatuak daudenean gelditu egiten dira.
- Muskulu malgutasuna pixka bat gutxitu arren ez da beharrezkoa
oraindik malgutasuna espezifikoki lantzea (ohitura hartzeko
noizbehinka landu daiteke).
- Pentsamendu operazionala dute, hau da, abstrakzioan oinarritutako
pentsamendua sortzeko gai dira.
- Esparru eta denboraren ulermena garatua dute, hau da, objektu
eta gorputzen ikuspuntua aldatu dezake eta bere gorputza mugimenduan
irudikatzeko gai da.
- Arauak azkar barneratzen dituztenez, aldagai eta arau berriak
sartu daitezke joko eta jolasetan.
- Kritika ahalmena dute, hau da, gai dira bere ekintzen ebaluaketa
egiteko.
- Joko eta jolasek planteatzen dituzten arazoen aurrean mugimenduzko
irtenbidea bilatzen dute.
- Maila Taktikoan: Begiraleak taktikaren inguruan haurrari edozer
gauza azaldu diezaioke.
- Maila Teknikoan: Begiraleak haurraren keinu teknikoan sakondu
dezake hau hobetzeko.
- Egozentrismoa alde batera utzi egiten dute eta taldea garrantzia
hartzen du. Horregatik, elkarrekintza eta kooperazioa lantzeko
garai aproposa da.
- Arreta mantentzeko zailtasunak dituzte, ondorioz azalpen motzak
eta argiak eman behar zaizkie.
- Intimitatearen sentimendua hasten da, ondorioz haurren intimitatea
errespetatu egin behar da. Begiralearen lana garrantzitsua da
arlo honetan.
- Autoestimaren hasiera ematen da beraz, begiralea haur bakoitzaren
autoestimaren garapenean lagundu behar du, bakoitzaren aspektu
indartsuak eta ahulak zeintzuk diren aztertuz eta landuz.
- Adiskidetasuna taldearen barruan asko landu behar den balorea
da, hau gabe ezingo baitu taldea funtzionatu. Gainera haurrek
taldea eta berak taldearekiko duen irudia biziki baliosten dute.
Horregatik Begiralearen lana arlo honetan oso garrantzitsua
da.
- Haurrak autonomoak dira, ondorioz ez da beraien atzetik ibili
behar gauzak nola egin behar dituzten esateko, beraiek bakarrik
hasiko dira eta arazorik baldin badute galdetuko diote begiraleari.