Aurreko atalean bezala, honetan ere haurraren
ezaugarriak izango dira alebinen lanaren abiapuntua. Kontuan hartu behar
dugu, beti edozer planifikatzeko errealitatea nola den ikusi behar dugula
eta hortik hasiko dugu gure lana. Ondoren aipatuko ditugun ezaugarriak
izango dira lan honen hasiera:
- Nesketan garapena azkarragoa da.
- Nerabezaroaren ataria.
- Gorputz eskemaren eta lateralitatearen garapenaren bukaera.
- Gaitasun motorearen onura handia eman, hazkunde orekatua ematen
delako bai luzera eta zabalera, eta pisua eta Indarra orekatuak
dituelako.
- Esfortzua mantentzeko gaitasuna.
- Muskulu malgutasuna gutxitu benjamin epearen ondoan.
- Pentsamendu operatzailearen aroa.
- Esparru eta denboraren ulermena osatzen da.
- Arauak ulertzeko ahalmena.
- Kritika egiteko ahalmena hasten da.
- Joko jolasetan sortzen zaizkien arazoak konpontzeko gai dira.
- Maila Taktikoan: Haurrak begiraleak esaten dizkion kontzeptuak
barneratu, aztertu eta sintetizatzeko gai da.
- Maila Teknikoan: Haurrak egindako gestu teknikoaren irudi
mentala du.
- Egozentrismoa alde batera utzi.
- Arreta mantentzeko zailtasunak.
- Intimitatearen sentimendua hasten da.
- Autoestimaren hasiera.
- Adiskidetasuna garrantzia hartzen du.
- Taldea eta berak taldearekiko duen irudia biziki baliosten
du.
- Autonomoak dira gauzak edo jarduerak egiteko.