Alebinak - Helburuak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Alebinak
Helburuak
Alebinekin landuko ditugun helburuak, benjaminekin landutakoen jarraipena izango da. Kategoria honetan, kirol aniztasuna egiten jarraitzen dute, ezaugarriak aldatu egin dira baina hala ere, helburu orokorrak berdinak izango dira. Horrela, helburuak hurrengo hauek izango dira:

Mugikariaren erabilpena eta egokipena:
Haurraren ahalmen motoreak garatzen diren neurrian baloia erabiltzeko arazoak murrizten dira. Hala ere, oraindik baloiaren erabilpenean arazoak agertzen dira. Helburu hau lantzeko, benjaminekin erabilitako antzeko jokoak erabiliko ditugu; hau da, familiarizazio jokoak, mugikari aldaketak eta eskubaloiko baloiaren erabilpena menperatzeko jokoak (bote lasterketak, paseak eta jaurtiketak).

Esparruan mugitzea:
Kategoria honetan haurrak jadanik baloiaz gain, atea ere kontuan hartzen du esparruan orientatzeko garaian (kideekin duen harremana oraindik landu beharra dago). Orientazio jokoak erabiliko ditugu eta baloi gabeko jokoak oso interesgarriak izango dira ( beste elementu batean arreta jartzera behartuz).

Jokalarien arteko harremanak:
Aipatu dugunez, jadanik ez da baloia soilik haurraren arreta erakartzen duena. Esparruan mugitzeko helmuga ere erabiltzen dute. Baina oraindik egozentrikoak dira eta askotan haien artean trabatzen dira gola sartzeko garaian. Beraz, garai honetan oso garrantzitsua izango da lankidetza lantzea; horretarako, lankidetza bakarrik duten jokoak erabiliko ditugu, gero aurkaritza eta lankidetza duten jokoak sartuko ditugu, baina beti lankidetza aspektuan egingo dugu indarra. Joko kolektiboaren garrantzia.

Arautegiaren oinarrizko ezagupena:
Arauak ulertzeko arazoak murrizten dira. Beraz, umeak badaki jokoaren helburua zein den, eta baita arau orokorrak ere (ateko sakea, alboko sakea, debekatutako eremuak...). Hala ere, oraindik urratsak eta bikoitzak egin ohi dituzte. Gure helburua arautegian sakontzea izango da, baina beti jokoaren bidez lantzen saiatuko gara.

Norberaren gorputza ezagutu eta gaitasun fisikoak hobetu:
Haurrek beraien gorputza ezagutzen dute, badakite zer egiteko edo zer ez egiteko gai diren. Gainera beraien lateralitatea zehaztuta dago jadanik, beraz mota guztietako ariketak, jokoak, jaurtiketak, paseak eta abar burutu ditzakete.

Baloreetan hezi:
Benjamin garaian bezala, arlo hau etengabe landu egin behar den gauza da, balore onak izatea haurrari pertsona hobea izaten lagunduko dio. Horregatik adin hau aproposa da adiskidetasuna, errespetua, berdintasuna, tolerantzia eta abar.... lantzeko.

Ondo pasatzea:
Benjaminekin esan dugun bezala, eskola kirolean aritzeko arrazoi nagusietako bat ondo pasatzea da. Gure lana bete egingo dugu, baina beti aspektu hau kontuan hartuta. Horretarako, haurren gustukoak diren jokoak erabiliz eta partidu txikiak antolatzen saiatuko gara.

Saioa era egokian garatzeko giro lortu
Begiralearen betekizun garrantzitsua da hau, haurren arreta lortu behar du ondoren ariketak ondo azaltzeko eta haurrek zer egin behar duten jakin dezaten.

Haur bakoitzarenganako errespetua lortu
Begiraleak haurraren begirunea lortzeko, haurra errespetuz tratatu egin behar du, sekula ez gaizki hitz egin beste kideen haurrean, galdera desegokiak egin etab...

Haurraren autoestima landu
Begiraleak haurren lana baloratuko du hau era egokian betetzen denean eta hain ongi egiten ez denean, hau hobeto egiteko aholkuak eta animuak emango dizkie.

© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra