Alebinak - Laburpen taula

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Alebinak
Motoreak. Laburpen taula
MOTOREAK
EZAUGARRIAK ONDORIOAK NOLA LANDU? HELBURUAK EDUKIAK
Nesken garapen azkarragoa Neskek gaitasun batzuk garatuagoak izatea normala da Garaipenari daukan garrantzia baino gehiago ez ematen mutilen autoestima ez kaltetzeko. Sexu ezberdineko haurren arteko harremana normalizatzea. Neskak eta mutilak tartekatzen dituzten joko-jolas eta ariketak:
- Talde jokoak (printzesa.)
- Eraso - defentsa ariketak.
- ...
Nerabezaroaren ataria Sexu heldueraren lehenengo aztarnak agertzen dira eta neska eta mutilen arteko lotsak agertzen dira. Lotsak kentzeko joko ezberdinak egin: Rodilloa, sardina jokoa mutil eta neskak tartekatuz, mutilak baterian etzanda eta neskak gainetik pasa flexioak egiten hankak banku baten gainean dituztela...
Gorputz eskemaren eta lateralitatearen garapenaren bukaera Dagoeneko jakin behar dute zein den beraien esku eta hanka trebea. Mota guztietako ariketak egin bai esku trebearekin eta hain trebea ez denarekin: Paseak, jaurtiketa, punteria jolasak Norberaren gorputzaren ezagupena Baloiaren erabilpena - Baloi harrerak
- Baloi kolpaketak
- Baloi kontrolak
- Baloi gidapenak
- Jaurtiketak
- Paseak
Gaitasun motorearen onura Haurrek oreka eta koordinazioa garatuagoak dituzte. Mota guztietako kirol, jolasak eta ariketak egin ditzakete: Jauziak, trepatu, malabareak, borroka jokoak... Norberaren gorputzaren ezagupena eta gaitasun fisikoak hobetu - Exijentzi fisiko altuagoko ariketak egin daitezke: - Keinu tekniko ezberdinak lotu
- Norabide aldaketak (fintak.)
- Erritmo aldaketak
Esfortzua mantentzeko gaitasuna Bakarrik autoerregulatzen dira. Nekatuak daudenean gelditu egiten dira. Intentsitate gehiago sartu daiteke joko jolasetan arau ezberdinak sartuz: Denbora gutxitu tantoa egin ahal izateko, eremua txikitu, jokalari kopurua gutxitu... - Intentsitate fisiko altuagoko ariketak:
- Eremu berdinean jokalari gutxiago
- Ariketa intentsuak bata bestearen atzetik
- .
Gihar malgutasuna pixka bat gutxitu Malgutasun gutxiago, ariketa batzuk egiteko zailtasunak handituz Nahi izan ezkero ohitura hartzeko landu daitezke luzaketak. - Luzaketa era ezberdinak landu ( binaka/banaka ).
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra