Alebinak - Saio ereduak
Saioa 005
ZBKIA:
005
Beroketa
- Animali lasterketak: ateko marran kokatzen dira taldekide guztiak. Entrenatzaileak animali bat aipatzen duenean, animali honen mugimenduak imitatzen zelai erdiraino abiatuko dira haurrak.
- Errelebo lasterketak eskubaloiko baloiarekin. Esparru ezberdinak erabiliko ditugu jokatzeko.
Jokoaren zehastasun gehiago ikusi
Atal nagusia
- Azkena ukitzera: 5teko taldeak osatzen ditugu. Zirkulu barruan talde bat kokatuko da eta kanpoan bestea. Barrukoak elkar helduko dute eta kanpokoak azkenekoa baloiaz jo behar dute pase bidez mugituz baloia.
Jokoaren zehastasun gehiago ikusi
- Tanto eremuak: 4 aro izango dira talde bakoitzaren helburua. Honela, tantoa lortzeko aro barruan utzi behar dute baloiak. Minieskubaloiaren arauekin jolastuko dugu. 2 talde 5-6 kidekoak.
- Minieskubaloia konoak erabiltzen: partidu balitz bezala baina aterik gabe. Ateen funtzioa 4 konok beteko dute. Horrela, talde bakoitzak 4 kono bota behar du. Entrenatzaileak esango du eraso bakoitzean zer kono bota behar den.
Lasaitasunera itzulera
- Denak borobilean begiak itxita, entrenatzaileak “hasi” esaten duenetik minutu batera eskua altxa behar da, gehien hurbiltzen dena irabazle.