Benjaminak - Ezaugarri hauen ondorioak
Benjaminak
Ezaugarri hauen ondorioak
- Aipatu dugun bezala, gorputz mugimenduak hobetzen dira, baina
hala ere, baloia hartzeko, menperatzeko, jaurtitzeko... arazoak
izaten ditu.
- Adin honetan haurren abiadura, indarra eta erresistentzia
hobetuz doaz baina hauek ez dira espezifikoki landu behar oraindik
beraien gihar, hezur, tendoiak etab. ahulak direlako
- Albokotasuna edo lateralitatea lantzeko orduan, haurrek hauteman
behar dute ariketa ezberdinak eginez zein den beraien esku eta
hanka trebea.
- Oreka eta Koordinazioa lantzeko garai aproposa da trebetasunak
azkar bereganatzen dituztelako.
- Malgutasun handia dute garai honetan haurrek, horregatik,
ez da espezifikoki landu behar. Ohitura onak hartzen joateko
landu daitezke noizbehinka
- Haurrak esfortzua mantentzeko gai dira eta autoerregulatzen
ikasten dauden arren begiraleak gainean egon behar du, askotan
ez dakitelako noiz gelditu.
- Bizitasun handiko garaia da haurrentzat eta gogotsu aritzen
dira planteatzen zaizkien jardueretan
- Jarduera jakinen garaian, haurrak joko sinbolikotik, (objektu,
pertsonai eta jarreren imitazioak) araututako joko eta kiroletarantz
jotzen du.
- Arauak pixkanaka ulertzen ditu horregatik, garai honetan arau
gutxi eta sinpleak ematen joan behar zaizkie eta pixkanaka arau
konplexuzko jokoak erabili ahal izango ditugu.
- Ikasteko eta praktikatzeko gogo handiak dituzte eta arreta
handia jartzen dute horregatik momentu horiek aprobetxatu behar
dira jokoen arauak eta ariketak ondo nola egiten diren azaldu
eta beraiek ondo barneratzeko (beharrezkoa den denbora hartu
arauak azaltzeko, horrela joko horren arauak ez dira berriro
azaldu behar izango).
- Orientazio arazoak ( denbora eta espazioaren pertzepzioa handitu
arren, beti baloiaren arabera kokatzen da )
- Maila teknikoan, begiraleak, ezingo ditu mugimendu teknikoen
ekintzak landu, postuak bakarrik.
- Maila taktikoan, haurrak arazoak izango ditu jokalarien elkarrekintzak
ulertzeko.
- Elkarlanean aritzeko arazoak ( oso egozentrikoa da eta beti
baloiaren jabetza du helburu)
- Ez dira denbora luzean arreta mantentzeko gai horregatik,
berehala hitz egiten hasi eta despistatzen dira. Ondorioz ez
dira jokoaren arauez enteratzen.
- Pertsona helduarekiko errespetua dute, horregatik begiralea
kontuz eta zentzuz aritu beharko du, haurrentzako erreferentzi
puntu bat delako.