Kadeteak - Ezaugarriak nola landu

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Kadeteak
Ezaugarriak nola landu
  • Gorputz eskema osatua dutenez; mota guztietako joko eta jolasak egin ditzakete, baita ariketak ere; jaurtiketak, paseak, sarrerak...
  • Aldaketa anatomi- fisiologikoak ematen dira nerabezaroan, hau da, bat bateko aldaketa morfologikoa (Altuera eta indarraren artean ezberdintasunak). Hau lantzeko oreka eta koordinazio ariketa ezberdinak egitea oso ona. Jauziak, malabareak, patinetan ibili, borroka jokoak...
  • Altuera eta indarraren artean ezberdintasunak ematen dira eta honen ondorioak negatiboak ez izateko oreka eta koordinazio ariketa jokoak eta indar ariketa-joko orokorrak lantzea komeni da.
  • Nerbio sistemak heldutasuna lortzen du, hau da, egitura biologikoen heldutasuna: Kontrol sistemak, lokomozio aparatua, energia sistemak. Propiozepzioa landu, zentzumenak garatu estimulu ezberdinak erabiliz...
  • Masa muskularra handitu egiten da ondorioz, erreakzio abiaduraren onura handia ematen da. Abiadura eta indarra lantzen has gaitezke, baina beti autokargekin ( beraien pisua erabiltzen da, eta ez pesak).
  • Koordinazio gaitasunak aldatzen diren arren haurrek mota guztietako ariketak egiten jarraitu behar dute. ( mota guztietako baloien erabilpena, jauziak, trepak.
  • Testosterona gehiago sortzen denez, indarra eta abiadura gaitasunak lantzeko ariketa espezifikoek eraginkortasun handia izango dute.
  • Gihar zuntzen ezberdintzapena ematen da (azkarrak eta motelak); gaitasun fisiko ezberdinak espezifikoki lantzea komeni da ( erresistentzia, malgutasuna, indarra eta abiadura )
  • Operazio formalen aroa. Hau lantzeko kirol eta joko ezberdinetan egoera ezberdinak planteatzea komeni da, hauek era hoberenean konpondu ditzaten. Adib: Talde bati bakarrik esan nola eraso egin eta besteak bilatu dezala era hoberen defendatzeko.
  • Espazio eta denbora menperatzen dute, beraz, edozein motatako ariketak eta jokoak egiteko eta ulertzeko gaitasuna dute.
  • Arrazonamendu, hausnarketa eta analizatzeko gaitasuna dutenez, ariketa konplexuagoak proposatu daitezke. Haurrak beraien burua jokoaren barruan ikusten dutelako.
  • Arrazoia sentimenduaren gainetik dago; horregatik garai honetan haurrei joko eta ariketa ezberdinak egitearen zergatia eta helburua azaltzea egokia da.
  • Maila Teknikoa: haurra bere kideak ikusita, beraien patroi motoreak bereganatzeko gai da. Beraz, garrantzitsua da bata besteei begiratzea. Horrez gain momentu hau egokia da mugimendu tekniko espezifikoak erakusteko.
  • Maila taktikoa: Garai honetan kontzeptu taktiko espezifikoak lantzeko momentua da. (3x3, 4x4. 7x7)
AFEKTIBO - SOZIALAK
Laburpen taularako esteka
  • Egozentrismo soziala: Balore kode bat egin eta aplikatu. Enpatia egoerak sortuz: entrenamenduetan partidak pitatu, taldeak egin...
  • Besteek beretaz pentsatzen dutenari garrantzia ematen diotenez, hau lantzeko hoberena lotsa kentzeko ariketak egitea edo konfiantza hartzeko ariketak planteatzea da. (partiduetan komodin bezala jarri, gola jasotzen duen taldearekin jolastu.
  • Motibazioa handitzen da jarduera ezberdinetarako, hau lantzeko era egokia mota guztietako ariketa berriak eta ezberdinak erakustea da, honekin batera nerabei beraien ariketa edo joko gustukoenak zeintzuk diren galdetzea da, noizbehinka horiek egiteko.
  • Kritika ahalmena handitzen da, hau lantzeko era aproposa da saioan zehar, ariketen amaieran edo jokatutako partidu baten balorazioa eskatzea jokalariei.
  • Izaera aldaketak bideratzeko arautegi zehatz eta finko bat egitea eta betetzea da erarik hoberena.
  • Gurasoekiko independentzia ematen da eta lagunak indar handia hartzen dute. Hau lantzeko era egokiena gurasoak taldearen jardueretan inplikatzea da (partidetara joan, bazkariak, bilerak.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra