Kadeteak - Saio ereduak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Kadeteak
Saio ereduak
Saioa 013
ZBKIA: 013


Helburua
  • Talde eta banakako lan tekniko - taktiko

Beroketa

Atal nagusia
  • Jaurtiketak: bi ilara egin zelai erdiaren alde bakoitzean eta 9 metrotako marrara botatuz joan eta gero, hemendik bota ( atezaina berotzeko, gorputzera eta suabe ). 8´
  • 9 metrotako marran 6 kono jarri. Bakoitzean 2-3 jokalari jarriko dira eta albo batetik hasita ilarako lehenengoek banan banan botako dute beste albora iritsi arte. Bota eta gero, eskuineko konora joango dira eta ilaran jarriko dira. 10´.
  • 2 x1-eko lana, zona ezberdinetan. 2x1-eko egoerak sortuko ditugu zelaiaren alboetan ( extremo eta albokoak ) eta erdian ( zentrala eta pibotea ). Jende kopuruaren arabera, denak batera alternatiboki edo txandaka zonak aldatzen joango dira. Defentsa aldatzen joango da jaurtitzen ez duena, defentsa bihurtuz. 15´
  • Oinarrizko indar lana: 25 goiko abdominal + 25 beheko abdominal + 25 oblikuo + 25 lunbar + 15 flexio. 5´
  • Eskubaloi partidua. 3 talde: erasoa egiten duen taldeak, gola sartuz gero beste zelaira joango da erasotzera; huts eginez gero, defentsan zegoen taldea, beste zelaian egingo du erasoa. 15´
  • Oinarrizko indar lana: 25 goiko abdominal + 25 beheko abdominal + 25 oblikuo + 25 lunbar + 15 flexio. 5´

Lasaitasunera itzulera
  • Prezisio jokoa: zutoina jo, distantzi ezberdinetatik konoa jo behar dugu, gero eta urrutiagotik behin joz gero hurrengora pasako gara (4m, 6m, 9m, …).
  • Luzaketak

© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra