Kadeteak - Prestaketa fisikoaren garapena jolas bidez - Adibide praktikoak
Kadeteak
Prestaketa fisikoaren garapena jolas bidez
> Adibide praktikoak > Espezifikoa
Erresistentzia
lantzeko saioa
Beroketa
- 5 minutuz lasterketa lasaia.
- 10 minutuz gorputzeko atal ezberdinen luzaketak.
- Banderak lapurtzera.10´.
Atal nagusia
- Hirukoteka bi baloirekin ariketa mota ezberdinak egingo ditugu
korrika ari garen bitartean gelditu gabe: (20 minutu)
- - Erdikoa norabide aldaketak egiten joango da gertuen
daukanari paseak eginaz, alde batera eta bestera.
- - Berdina baina gertukoari pasa beharrean besteari pasako
diogu kanpokoak beraien artean pasako direlarik.
- - Gurutzaketak egingo dituzte beraien artean beste baloia
ere pasatzen doazen adinean.
- - Bat atzeraka joango da eta beste biak aurrera eta albotara
botatzen dizkioten baloiak bueltatu beharko dizkiete.
- - Berdina baina baloia lurrera bota beharrean airera botako
da eta hartzaileak airean egin beharko ditu bai harrera
eta bai pasea.
- Eraso taktika lantzeko ariketa (3X2, 3X3,4X3,4X4) 30´.
Lasaitasunera itzulera
- Zutoinetara jaurtiketak.
- 10 minutuz luzaketak binaka.