Kadeteak - Prestaketa fisikoa - Adibide praktikoak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Kadeteak
Prestaketa fisikoa > Adibide praktikoak > Espezifikoa
Lehen esan bezala, saio baten edukin bakarra ezin da gaitasun batean zentratu, hau da, saio osoan ez dira indarra lantzeko ariketak egin behar soilik, gihardurak ez lukeelako erantzun egokia emango. Beraz, hemen aurkeztuko ditugun saioak gaitasun batera zuzenduak egongo dira, baina beraietan gaitasun hau lantzen ez duten ariketak aurkituko dituzue.

Prestaketa fisiko orokorra egin eta gero sartuko gara prestaketa fisiko espezifikoan. Hemen lortu nahiko duguna izango da aurretik garatutako gaitasunak gure kirolera eta honen mugimenduetara egokitzea. Prestaketa espezifikoan joko errealarekin zerikusia duten egoerak planteatuko ditugu gure gaitasun hauen hobetzea eman dadin. Denboraldian zehar gehien erabiliko den prestaketa fisiko mota da, urtean zehar geldialdiak egonez gero (oporrak...) orokorrarekin tartekatzen joango ginateke.

© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra