Kadeteak
Prestaketa fisikoa > Sarrera
Ikusten den moduan, kategoria honetan prestaketa
fisikoaz era zehatzean hitz egiten hasten gara. Infantilen aroa zubi
kategoria bat bezala definitu dugu aurrerago eta beraz, jokalariak jadanik
ohitzen hasiak dira gaitasun fisiko ezberdinak lantzen dituzten ekintza
zehatzak egitera. Beraz ez gara 0-tik hasiko eta hori oso garrantzitsua
da lanari jarraipen eta garapen egoki bat ematerako orduan.
Hurrengo ataletan, kadeteekin gaitasun fisiko ezberdinak era egokian
lantzeko egin beharrekoak proposatuko ditugu, gerora begira egingo duten
lanaren oinarriak ezarriz.