Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten
hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira. Beroketaren bidez
lesioak izateko arriskua gutxitu egiten dira. Beroketa egiten badugu
ondoren egingo dugun ekintzaren errendimendua hobetuko dugu.
Beroketaren bidez lortzen ditugun efektuak ondorengoak dira: giharren
eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen
mugimenduak erraztu egiten direlarik. Arnasketa eta bihotz taupaden
erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar
duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz. Nerbio eta giharren arteko koordinazioa
hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak azkarrago
jasotzen dituzte. Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen
gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta
buruko tentsioak motelduz.
Beroketa egiterako orduan kontutan izan beharrekoak:
- Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe.
Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.
- Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari
bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela
goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen
bitartean, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5' edo 10'
minutuko beroketa batekin.
- Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak
lantzen.
- Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun
laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin.
- Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko
gera.
Bi beroketa ezberdin egin behar dira denboraldiaren momentuaren arabera
eta ondorioz saioaren helburuaren arabera: