Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak - Erasoa - Blokeoak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Erasoa > Blokeoak
Prozedura honen bitartez kide batek bere aurkari zuzena erakarriz sortutako espazioa aprobetxatzen saiatuko gara bere atzetik eginiko traiektoria kurbadun bat eginaz.

Kontuan hartu beharrekoak:
  • Arauak ez hausteko (bestela erasoko falta izango baita) blokeatzailea defentsa baino lehenago iritsi behar da blokeatzeko zonara, behin iritsita, gelditu egin beharko du ezin baitu defentsa bultza. Honez gain, ezingo du ez beso ez hankarik erabili blokeoa egiteko, eta erresistentzia bakarrik erabili ahal izango du bere kideak abantaila izan dezan ibilbidean.
  • Blokeo egoki bat izan dadin sorpresa puntu bat egon behar du, eta ahal bada behintzat saiatuko gara defentsaren ikuspegitik kanpo egoten blokeoaren unerarte, honela lortuko baitugu gure helburua.
  • Blokeoa egiten duenak bere posizioa mantentzen saiatuko da bere kidea blokeoaren zonaldetik pasa arte, bestela ez dugu helburua lortuko.
  • Blokeoa eta gero blokeatzaileak bi aukera izango ditu:
    - Blokeoa estatikoa bada: bertan geldituko da posizioa mantenduz.
    - Blokeoa dinamikoa bada: espazio librea bilatuko du pase bat jasotzeko intentzioarekin.

Blokeoak:
D
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra