Baloiarekin mugitu nahi dugunean ezin ditugu
hiru pauso baino gehiago eman, gehiago eman nahi izanez gero baloia
botatu egin behar da. Beraz, botea izango da baloiarekin aurrera egiteko
erabiliko den elementua.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Botatzen den bitartean baloiari ez zaio denbora guztian begiratu
behar. (ikus eremua mantendu).
- Botatzeko garaian era guztietako desplazamendu, abiadura,
mugimenduak... landu behar dira, botea egoera desberdinetan
menperatu ahal izateko.
- Botatu baino lehen, pauso zikloa erabiltzea gomendagarria
da (hiru pauso-bote-hiru pauso).
- Botea bai ezkerrarekin bai eskuinarekin menperatu behar da.
- Botatzerakoan baloia aurkaritik ahalik eta urrutien mantendu
behar da.
Ohiko akatsak:
- Botatzean baloiari begiratzea etengabe (guk kontrolatu behar
dugu baloia eta ez baloiak gu).
- Botea abiadurarekin bat ez egotea.
- Bikoitzak egitea (baloia jo egin behar da).
- Baloia defenditu gabe botatzea.
- Baloia jaso eta berehala botatzea.
- Aurreratzeko botea erabiltzea taldekideak egoera onean direnean.
- Besoa edota eskumuturra zurrunegi izatea, baloiaren norabidea
kontrolatzea oztopatuko digu.