Harrerarekin batera taldekideekin erlazionatzeko
elementua da. Oso elementu garrantzitsua da eskubaloiaren jokoan, zelaian
zehar aurrera egiteko erarik azkarrena baita. Era berean, jaurtiketa
egokia lortzeko erabiltzen den elementu nagusia da pasea.
Baloi harrerarekin harreman estua dauka eta batera landu behar dira
(pasea paretaren aurka lantzeak ez du zentzurik).
Kontuan hartu beharrekoak:
- Paseak zehatzak izan behar dira: norabide egokiaz gain, altuera
ere neurtu behar da. Horrez gain, taldekideen abiadura kontuan
hartu beharko dugu baloiari norabide eta indar egokia emanez,
hau da, gure taldekidea korrika ari denean aurrerantz egin behar
zaio pasea bere abiadura gal ez dezan.
- Hobekien kokatuta dagoen taldekideari pasa behar zaio (markaketa
gertua ez daukaten jokalarien artean aurkarien atetik gertuen
dagoenari).
- Pasea egitean aurkariak ez du nori pasatuko zaion jakin behar
(hartzaile izango denari denbora guztian ez begiratu). Era berean,
ahalik eta ikus eremu zabalena eduki behar dugu.
- Pasea egiten dugun besoaren aurkako hanka aurreratu behar
da; honela mugimendu orekatua lortuko dugu. Era berean goiko
eta beheko atala bereiztu behar da. Adibidez, hankak atera begira
eta gorputza eskuinera, pasea egiteko.
- Pasearen zehaztasuna eskumuturrak definitzen du. Beraz, eskumuturraren
mugimenduak landu behar dira.
- Pasearen irakaskuntzan urratsak ere landu behar dira.
- Paseak eskuinez eta ezkerrez menperatu behar dira.
- Lehen aipatu bezala, paseak harrerarekin batera landu behar
dira, paretaren aurka egiteak ez duelako ezertarako balio.
Ohiko akatsak:
- Urratsak goiko atalarekin ez koordinatzea. Pasea egingo dugun
hanka bera aurreratzea.
- Zehaztasun falta (distantzia, indarra.. gaizki kalkulatuak).
- Gorputza ez erabiltzea (besoa bakarrik erabiliz).
- Ukondoa oso baju eramatea pasea egiterako orduan, mugimendua
oztopatuko du zehaztasuna eta indarra galduz.
- Zurruntasuna mugimenduan.
- Etengabe hartzaileari begiratzea.
- Hobekien kokatua dagoenari ez pasatzea.
- Ikus eremu zabala ez mantentzea pasea egitean.
Pasea: