Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak - Erasoa - Jaurtiketa

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Erasoa > Jaurtiketa
Golak jaurtiketen bidez lortuko dira, beraz, aurretik azaldutako elementu guztiak erabiliko ditugu ahalik eta egoera hoberenean jaurtiketa lortzeko.

Kontuan hartu beharrekoak:
  • Indarra eta zehaztasunaren arteko oreka bilatu behar da: zenbat eta urrutiago orduan eta indartsuago, eta zenbat eta gertuago orduan eta zehatzago.
  • Jaurtiketak ahalik eta azkarren izan behar du bai aurkariak eta bai atezaina ezustean hartzeko.
  • Era ezberdinetan jaurtitzen ikasi behar da. Era berean, jaurtiketen norabideak era landuko dira.
  • Jaurtiketak momentu egokian egin behar dira (distantzi eta angelu egokiak bilatuz).
  • Pasean aipatu bezala, eskumuturrak garrantzia izango du norabide eta zehaztasuna emateko garaian.
  • Kontrako hanka aurreratu behar da (jaurtiketa orekatua lortzeko).
  • Ikus eremu zabala izan behar da.

Ohiko akatsak:
  • Zehaztasun falta (eskumuturraren zurruntasuna).
  • Jaurtiketa desorekatua (jaurtitzeko besoaren aldibereko hanka aurreratu).
  • Jaurtiketa saltoan bada, erorketan pentsatzen egotea jaurtitzen ari garenean.
  • Indarra eta zehaztasuna gaizki kalkulatzea.
  • Egoera desegokian jaurtitzea: aurkari eta atezainaren kokapena, kideen kokapena, distantzia eta angelua...

Jaurtiketa:
D
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra