Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak - Defentsa - Aurkariaren kontrola: Markaketa

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Defentsa > Markaketa
Defenditzeko orduan kontuan hartu behar dira aurkarien eta baloiaren kokapena, eta ez aurkari zuzenarena bakarrik.

Kontrol mota ezberdinak erabiliko dira aurkariaren kokapenaren arabera:

a) Urrutiko markaketa:
    - Ikusmenaren bidez jarraituko da aurkaria.
    - Aurkariaren eta atearen artean egon beharko du.
    - Aurkariaren distantziaren arabera defentsa kideei laguntza gehiago edo gutxiago emango zaie.

b) Gertuko markaketa: bi aukera nagusi izango dira:
    - Aurkariari aurrerantz joaten ez uztea.
    - Aurkariari baloia hartzen ez uztea.
Kontuan hartu beharrekoak:
  • Markaketarekin lortu nahi dena:
      - Jaurtiketa galaraztea.
      - Pasea oztopatzea.
      - Aurkariari aurrera egitea eragoztea.
      - Baloia berreskuratzea .
  • Oinarrizko jarrera garrantzitsua izango da mugimendua momentu egokian egiteko.
  • Baloidun jokalaria "eraso" egin behar da, ez da bere erreakzioen arabera defenditu behar (guk nahi duguna eginarazten saiatu behar dugu).
  • Erasotzailearen mugimendua kontrolpean izan behar da momentu egokian defendatu ahal izateko. Honekin batera ikus eremu zabala mantendu behar da erasotzaile guztiak kontuan hartuz.

Ohiko akatsak:
  • Kontaktu momentura desorekatuta iristea (hankak paralelo, berandu gelditzea...).
  • Besoekin bakarrik defendatzea (hankak eta gorputza erabili behar dira).
  • Berandu iristea erasotzailea defendatzeko.


Markaketa:
D
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra