Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak - Defentsa - Blokajea

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Defentsa > Blokajea
Jaurtiketa batean baloia geldiaraztea izango da elementu honen helburua edo oinarria.

Kontuan hartu beharrekoak:
  • Blokajea jaurtiketa motaren arabera izango da; besoak baloira luzatuz.
  • Besoak azken momentuan luzatuko dira baloiaren norabiderantz, aurkariak beste ekintzarik burutu ez dezan.
  • Erasotzailearen saltoa baino pixka bat beranduago egin beharko du defendatzaileak.
  • Blokajea defentsaren azken aukera izango da, beraz, aurretik jaurtiketa eragotzi beharko da.

Ohiko akatsak:
  • Begiak ixtea: baloia ikusten ez bada ezin izango da blokajearen norabide egokia hartu.
  • Azkarregi saltoa egitea. Jaurtitzen dutenerako defendatzailea erortzen egongo da.
  • Baloia ez "erasotzea" (haurrari baloiarekiko beldurra kendu behar zaio).


Blokajea:
D
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra