Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak - Elementu Amankomunak - Baloirik gabeko desplazamenduak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Eskubaloiaren Kontzeptu Tekniko Orokorrak
Elementu Amankomunak > Baloirik gabeko desplazamenduak
Alde batetik bestera mugitzea izango da hurrengo ekintzetara egoki iristeko bidea. Aurkariaren mugimenduetara aurreratuko da jokalaria, eta beraz beste elementu guztien oinarria izango da.

Kontuan hartu beharrekoak:
  • Oinarrizko posizioarekin erlazionatua dago, desplazamendua egin aurretik eta ondoren hau hartzea garrantzitsua izanik.
  • Oreka egokia mantentzea garrantzitsua izango da, honek lagunduko baitigu erritmo aldaketetan.
  • Ikus eremu zabala mantendu behar dugu. Desplazamendu aldaketak baloiaren, kideen, aurkarien arabera egin beharko baitira.
  • Desplazamenduen hasieran eta bukaeran hanka bat aurreratua izatea ezinbestekoa izango da. Honek emango digu oreka eta hurrengo desplazamenduak azkarrago egiteko aukera.

Ohiko akatsak:
  • Hankak gurutzatzea (desoreka sortzen du eta norabide aldaketak egiteko zailtasunak)
  • Beti desplazamendu berak egitea (aurkariari informazioa ematen diogu eta errazago eraso edo defendatuko gaitu).
  • Desplazamendu mota ezberdinak ez menperatzea (mugatuta geratuko gara).
  • Burua jaistea (ezin izango dugu jokoaren arabera gure desplazamendua edo erritmoa aldatu)
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra